U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/03/10] URNIETAR PILOTARIAK GRAVNI TXAPELKETARA

Gipuzkoako pilota federazioko selakzionatzaile den Aimar Galarraga oriotarrak, beste urte batez, UKEko bi pilotari hautatu ditu GRAVNI trinkete txapelketan parte hartzeko. Mikel Imaz jubenila da batetik, eta bigarren urtez jarraian (txapeldun orde izan zen joan den edizioan) eta Julen Loitegi senior 22z azpikoa aurten laugarren aldiz doa txapelketa honetara (momentuz bi txapela eta txapeldun orde behin izatea lortu ondoren). Espezialitate honetan oso oso ondo dabiltzan bi pilotari ditugu, Gipuzkoa oso leku onean utziko dutenak, Mikelak azken asteetan duen tendinitisak ez badio kalterik egiten. Inongo zalantzarik gabe, UKEko pilota sailarentzat berri pozgarria, bere prestatzaile eta pilota koordinatzaile den Txema Gonzálezek gogor lan egin bait du azken zazpi denboraldietan espezialitate hau prestatzen. Berrikuntza moduan, aurtengo edizioan, urteroko Gipuzkoa, Araba, Errioxa, Nafarroa eta Bizkiaz gain, Iparraldekoak izango direla txapelketa honetan. Datorren astean emango dio hasiera.

Zorte on ba, gure herriko pilotariei!

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa