UKEko pilota saila zorioneko da. Galarretan egina bait dute beraien debuta profesional mailan, UKEko kamiseta denboraldi honetan defendatu duten lau erremontistetako bik.
Imanol Ansa eta Ander Goikoetxea urnietarrak dira. Afizionatuetan hiru urtez Euskal Herriko zein Gipuzkoako txapel ezberdinen jabe egin ondoren, profesionaletarako saltoa egingo dutenak.
Bikote honek sekula ez du elkarrekin jokatu, beti izan dira arerio biak postu berdina betetzen bait dute, eta txapelketa ezberdinetan galtze eta irabazteak txandakatuz ibili dira beti.
Ezaugarri oso ezberdinak dituzten bi aurrelari dira; Imanol oso pilotari teknikoa da, oraindik fisikoki osatzeko dagoena, Ander berriz, fisiko izugarria duen eta teknikoki hobetzen ari den pilotari aparta da.
Zorionak erremontista gazte hauei, beren 20 eta 21 urteko adinarekin egin duten lanagatik beraien ametsa zen hau, egi bihurtua ikusi arte.
