U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/04/09] APIRILAREN 5 ETA 6KO EMAITZAK
 
Julen Loitegik, Gipuzkoako ordezkari GRAVNI  trinkete txapelketan, Iparraldeko ordezkariaren aurrean garaipen argi eta garbia lortu zuen. Honela, orain artean garaitu gabea denez, zuzenean finalerako txartela lortu du 22z azpiko senior mailan. Gaur egungo txapelduna eta txapelketako faborito nagusia dugu Urnietarra.
 
 
Julen Loitegi, fisikoki bere honenean ez badago ere, Iparraldeko ordezkaria garaitu zuen, azken hau txapelketako faboritotzat bazen ere ordurarte. Julenek ez zuen ohi duen bezelako erakustaldirik eman baina bere pelotakada bikainek zeregin gutxi utzi zioten lapurtarrari. Markagailuan argi geratu zen bezela 40-22. Orain artean garaitu gabea denez, zuzenean lortu du finalerako pasea. Maiatzaren lehen aste bururarte atseden artu eta datorren finalaurreko garaileari itxarongo dio. Maila honetan bigarren urtez dabil UKEko pilotaria eta aurtengoan joan den urtean lortu zuen tituloa berritzeko faborito nagusia da gaur egun.

 
 
Bestalde, Alain Urra, Aitor Aldunberri eta Iker Elgarresta infantilen hasiera bikaina Udaberri Txapelketan Kadete den Inhar Oiarzabal 4 1/2aren barruan bezala. Zorte okerragoa izan zuten Ander Ezenarro eta Unai Elgarresta alebinek, eta Imanol Odriozola kadeteak eta Jon Ander Oinazpi seniorrak; ezin izan bait zituzten beren aurkariak garaitu.

 
 
Alain Urra eta Aitor Aldunberri
 
Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa