U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2013/10/18] JULEN LOITEGI MUNDIALEKO FINALAURREAN

Julen Loitegi,benetan ahaztezina izan zen partidu batean geratu zen Munduko 22z azpiko trinkete txapelketako finalaurrekoetatik kanpo. Larralde 2- Julen 1. Frantziarra den, eta txapelketako faborito nagusia denak, ez zuen Julen, txapelketako jokalaririk gazteenak emango zizkion lanen berririk. Azken emaitzaren gakoa, Urnietarraren faltaz eginiko sakean egon zen, iparraldekoak eginiko martingala pare bat eta ikusle askoren ustez, iparraldekoaren "oztopatze" momenturen batean ere. Partida amaieran, bertaratutako jendetzak txalo zaparrada izugarriaz agurtu zituen zeharo hunkiturik aldagelaratu ziren bi pelotariak. Julenek orain, brontzezko domina jokatuko du Txileren aurka. Ea domina hau Urnietaratzen dugun.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa