U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/09/17] DENBORALDI BERRIAREN HASIERA
 
Aste buru honetan ekingo dio,  ezker pareteko, edo gauza bera den, tradiziozko frontoiko Gipuzkoako txapelketari.
Beste denboraldei batez, UKEko pilota saila bertan izango da. Eskuz binaka, eskuz banaka, paleta gomaz, pala motza, larruzko paleta eta erremontean, hala nola ia guztiak maila ezberdinetako gure pilotariek ordezkatuta izango dira.
Benjamin eta alebinek eskola arteko txapelketa jokatuko dute, eta hortik aurrera infantil, kadete eta senior mailaren txanda izango da. Azken hauek dira gehiengo; eskuzko talde bat, bestea erremontean, eta beste klub bati utzitako beste pilotari bat ere bertan izango da, lau paleta gomaz, hiru pala motzean eta beste hiru larruzko paletan. Txapelketa mailaz maila joango da; emaitzen laguntzen badute gora egingo degu eta bestela kirolaz gozatzen eta bertatik ikasten jarraituko dute gure mutilek.
Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa