U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/10/21] URREA LOITEGIRENTZAT MUNDUKO KOPAN
Mexikoko Guadalajara hirian jokatu den Trinketeko Munduko koparen VI. edizioan urrezko domina lortu du Espainiako selekzioarekin Julen Loitegi UKEko pilotariak.
Lehen aldia da, selekzioak titulo hau lortzen duela, eta aipagarria da aurten lehen aldiz, profesional izandako pilotarien parte hartzea onartzen zela; Frantziarekin jokatu duen Arizmendi kasu; zeinari Julenek final aurrean menpean hartu zuen.
 
Julenek ez zuen finala jokatu, baina urrezko domina lortu zuen. Azalduko dugu: Selekzionatzaileak, Inocencio Azpiroz oiartzuarrak lau pilotari eraman dituen Mexikora. Lauek jokatu dute, eta lauak dira domina honen jabe.
 
Lehen partidua Garatea eta Lukinek jokatu eta Bolivia menpean hartu zuen. Bigarrena berriz, Julen eta errioxarra den Larreak jokatu zuten. Dagoeneko selekzioa final aurrean zen eta Julen eta Larrea berriro ere Frantsesekin neurtu ziren. Partida honetan ikusi zen urnietan aurrelariaren lan bikaina, berdinketaren partiduan (10-9) zortzi tanto egin zituen hauetariko lau sakez, zabalean bolea bat eta sarera joan ziren hiru pilota. Bere bikotea, fisikoki lehentuta, Julenek aurrean jokoa egin, eta ezinezko pilotak atzeratzen jardun zen.
 
Finalera faborito zen Mexiko iritsi zen Espainiarekin neurtzeko. Selekzionatzaile eta zuzendari teknikoak ez zuten nork jokatuko zuen batere argi. UKEko pilotariaren lanak txundituta dauzka, biana nafarrak beteranoagoak direla eta, bilera egin, Julenekin hitzegin eta giroa kontutan hartuta beraien erabakia nafarrek jokatzea dela jakin arazten diote Juleni. Lau pilotariak izan ziren finalean, eta lauak izan ziren urrearen jabe.
 
Partida bukaeran lau pilotariek kantxa erdian besarkada bero batez bat egin zuten. Laguntasuna eta soliraditatea guztiaren gainetik jarriaz.
 
Aipagarria da, Julen izan dela txapelketako pilotaririk gazteena eta aurrerantzean bera kontuan izango dutela selekzioan, bai edo bai. Munduko txapelketa Bartzelonan jokatuko da, eta han izango da Julen. ZORIONAK!!!!!
 
Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa