Dagoeneko martxan da Gipuzkoako pilota txapelketa. Lehenik larruzko pilotarekin palaz ibiltzen direnen txanda izan bazen ere, aurrerantzean pixkanaka gainerako pilota joko ezberdinak gehitzen joango dira.
Larruzko paletan gure klubaren helburua kategoriaz igotzea, eta beste bi bikoteek ohorezko postuetan aritzeko moduko jokoa azaltzea bazen ere, jokalari batzuen lesioak, aurrikuspen hau zalantzan jar dezake....
Emaitzak:
Urnieta (1) 35- Altzatarra 34. 17-9 markagailuan aurretik joan ondoren eta 30-34 atzetik, Aitor Argiñarena eta Xabier Garagorrik Donostiako bikotearen aurrean garaipena lortu ahal izan zuten. Markagailuak azaldu bezala, hasiera primerakoa izan bazen ere, urnietarrentzat partidua luze joan zen, azken unean berea egin ahal izan bazuten ere partidua.
Urnieta (3) 35- Urnieta (2) 30. Lehen jardunaldian derbia, Xabier Amantegi eta Mikel Jauregiren garaipena, Edu Erostarbe eta Peio Rodríguezen aurrean. Ez zen partidurik onena izan, Xabier eta Peiok ez bait zuten berea eman, baina ezin ukatu Mikel eta Eduren aurrerapena.