U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/09/01] JULEN LOITEGI MUNDUKO PILOTA TXAPELKETARA
Urnietarra den, UKEko pilotari, Julen Loitegi, datozen egunetan Méxikon ospatuko den Munduko pilota txapelketan Espainiako selekzioa ordezkatuko du, eskuz banakako trinketean.
 
Joan den urtean 22z azpiko mailarako ordezkari bezala autatua izanda, brontzezko domina etxeratu zuen, eta aurten, oraindik ere 22z azpiko mailak jokatzeko adinean badago ere, maila absolutorako hautatua izanda.
 
Hautaketa honetan, Iruñeako frontoietan zehar ibili da bere indarrak Gipuzkoa, Errioxar eta pilotari nafar beteranoen aurrean neurtzen; eta teknikoek Julen izango dela titular moduan erabaki dute.
 
Mundiala, datorren ostegunean, irailak 11an hasiko da, eta hilabete bereko 21ean bukatuko da. Txapelketarako Zinacantepec Toluca izan da aukeratu duten hiria. Hiri hau, 2.700 metrotako altueran dago, eta klimatizazio arrazoiak medio, irailaren 5ean ekingo diote harako bidaiari.
 
Zorterik onena Julen Loitegiri bere bigarren munduko txapelketa honetan, ea bere ikaskuntzarekin jarraitzeaz gain, faboritotzat diren Iparralde eta Mexikarren aurka kirol garaipenik lortzen duen.
 
Bertakoak dira, oso fisiko ona eta pilotari finak diren aldetik, lehen bait lehen atzera utzi beharreko areriotzat hartzen direnak txapelketa honetan.
 
ZORTE ON, JULEN!!!
 
Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa