U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/03/11] Triketeko kadete mailako txapela Urnietara

Gipuzkoako trinkete txapelketaren bi aurpegiak ikusi ditu UKEko pilota sailak.

Imanol Odriozola  eta  Aitor Aldunberri oiartzungo Oiarpe 1en aurrean hasieratik izan ziren aurretik, 40-14ko markagailuaz bukatu ondoren, joan den denboraldian UKEko pilotariek lortutako tituloa etxeratu dute berriro.

Imanolek bere erritmoa jarri zuen aurrean, sakez 27 tanto lotuaz, eta Aitorrek atzean segurtasun handiz lagundu zion. Lan guzti honen lekuko eta partaide izan da Iker Elgarresta ere, berez txapelaren merituaren zati bat berari ere badagokio.

Argazkian Imanol Odriozola, Aitor Aldunberri eta Iker Elgarresta

kadeteak beraien prestatzaile den Txemarekin

 

Senior mailan aldiz, Julen Loitegi eta Aritz Solano irabazle izateko faboritotzat azaltzen baziren ere, beraien arerioen joko ezin hobeak, Behar Zana taldea txapelarekin egitea eragin zuen.

Billabonatarrak aurretik hasi ziren markagailuan, baina Urnietarrak ondo jokatu ez arren aurrea hartzea lortu zuten 24-21ko markagailuaz. Hortik aurrera lana nahi bezala osatzeko ezinean ikusi ziren, eta billabonatarrak eraman zuten txapela azkenik 25-40ko markagailuarekin.

Aurrera begira ere, izango da txapela gehiago lortzeko neurketarik, eta hemendik UKEko pilotari guztiei, eta baita hauen teknikoei ere,  gure zorionik beroenak.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa