UKEko pilotaria den Julen Loitegi, 22z azpiko Munduko trinkete txapelketa finalaurreetan da iadanik. Egun hauetan Uruguayko Mercedes herrian jokatzen ari den txapelketan. Astelehenean, urduritasunak medio, Mexikoren aurkako partidua galdu zuen bi jokoetan 5-15 eta 14-15. Bigarren setean aurkaria mendean eduki zuen baino berdindu ondoren, azkenik galdu egin zuen hau ere.
Hurrengo egunean, asteartean, Uruguayren aurka zuen, Julen 15-3 eta 15-5 gailendu zitzaion Uruguayri. Bihar osteguna, finalaurrekoak jokatuko dira eta selekzionatzaileak ez du oraindik erabaki, orain arte bezela bakarkako lanean utzi edota bikotekakoak jarri gure Julen. Zalantza honen nondik norako da, banakakotan Frantziakoa den eta zihurrenik gaur egun munduko pilotaririk onena denaren aurka aritu beharko lukeela, eta bikoteka berriz aukera handiak ditu finalera iristeko. Azken kasu honetan, bere bikotea Astigarragako Oier Gurutzealde izango litzateke.
Aipatu, partida guzti hauek zuzenean ikus daitezkeela internet bidez adinettv.com.uy/evento/5325 enlazea jarraituz gero< egun hauetan egiten ari garen moduan UKEko pelota saila, Urnietar pelota jarraitzaile, familiarteko, lagun eta beste hainbat pertsona. Animatu!