Gipuzkoako erremonte txapelketako finala Urnietarra izango da, dudarik gabe. Gaztelekuren aurrean, finalaurreetan (40-32) irabazi ondoren, Imanol Ansa eta Xabier Ozaetak, Ander Goikoetxea eta Ibai Matiarena zuzenean sailkatuta ziren, bere aurkari izango zenaren bikotearen zain. Horrela ba, Urnieta 1 - Urnieta 2 final izugarria bizitzeko aukera izango degu, datorren larunbatean Galarretako frontoian. Inongo zalantzarik gabe, UKEko pilota sailaren beste arrakastetako bat izango da.