U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2013/11/06] ESKUBALOI EMAITZAK AZAROAREN 2-3 ASTEBURUAN

JARDUNALDI ZAILA UKEKO ESKUBALOI TALDEENTZAT

Aurreko asteburua zaila izan zen gure taldeentzat eta bi garaipen soilik lortu zituzten markagailura gehitzeko.

Urnieta Balerdi Harategiko senior mutilek, ezin izan zuten larunbat arratsaldean Urnietan Donibane taldea menderatu. Lehenengo zatian neurketa nahiko berdindua egon arren, bigarren zatian garaile atera ziren kanpotarrak epaileek Donibane taldeak eginiko defentsa gogorra onartu zutela eta. Azkenean UKE 25 – Donibane 30.

Urnieta London School-eko senior neskek, ezin izan zuten Leizaranera eginiko bisitan punturik lortu. Ongi hasi zuten derbya markagailuan aurretik jarrita eta deskantsura 9nako berdinketarekin iritsi ziren. Bigarren zatiaren hasieran, ordea, nekea zela eta urnietarren jokoaren intentsitatea jaisten hasi zen eta akatsak ugaritzen. Taldean hainbat jokalariren baja zela eta, mailan aritu ziren jubenilen laguntza behar izan zuten. Azkenean Leizaran 22 – UKE 16.

Berri onak berriro ere jubenil taldeak ekarri zizkigun, denboraldi paregabea egiten ari dira mutil hauek, aurten Usurbilgo taldearekin bat eginda lehiatzen dute baina taldearen euskarria urnietarra da. Bigarren postuan daude sailkapenean 10 punturekin eta igande honetan Amenabar 27 – 21 garaitu zuten Usurbilgo “deserrian”. Kontraeraso ezin hobeekin eta defentsa indartsuarekin Jorge Seguradoren jokalariak segituan jarri ziren aurretik markagailuan eta hamabosgarren minuturako 11 – 2 ari ziren irabazten. Gainontzean, zoragarri mantendu zuten golen diferentzia sailkapenerako bi puntuak eramanaz. Garaipen honekin ostiralean jokatutako Leizaranen aurkako porrotetik (21 – 16) indarberritu ziren jubenilak, aurreko zubi honetan jardunaldi bikoitza izan baitute.

Jardunaldiko beste garaipena kadete nesken bigarren urteko Urnieta Mecanizados Kamox taldearen eskutik etorri zen. Betidanik kikildu gaituen Ereintza taldearen aurka jokatu zuten, baina modu bikainean egin zieten aurre eta neurketa ia guztian zehar markagailua aurretik eraman zuten. Ereintzako neskek bi alditan soilik berdindu ahal izan zituzten urnietarrak, baina gureak segituan atera zieten aldea eta azkenean garaipena lortu zuten. Garaipen honekin sailkapeneko bigarren postuan kokatzen dira 8 punturekin. Azkenean UKE 26 – Ereintza 17.

Gainontzeko taldeek ez zuten zorterik eduki beraien neurketetan, hurrengoak izan ziren emaitzak:

Kadete mutilak: Aloña Mendi 30 – UKE HK10 Hotela 14

Lehenengo urteko kadete neskek atsedenaldia izan zuen.

Jubenil neskak: Aloña Mendi 18 – UKE HK 10 Hotela 11

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa