U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/04/21] APIRILAREN 18 ETA 19KO EMAITZAK

HASIERA TXARRA GIPUZKOAKO KOPAN SENIOR MUTILAK EGINDAKOA

 

Urnieta Balerdik norgehiagoka txarra jokatu zuen Larunbatean Urolaren zelaian Zumarragan, jokalari gehienak jubenilak ziren talde baten aurka, beharrez jarrera ez zuten eduki txapelketako norgehiagokan eta 33-25 galdu zuten. Defentsan kontzentrazioa eta sakrifizioa faltan bota zen eta erasoan huts asko egin ziren. Espero da Leizaranen aurka jokatuko den norgehiagokan, larunbatean 12.00-tan izango dela, defentsan seriotasuna eta erasoan taldeko jokoa egitea.

 

Senior neskak berriz, itxura ona eman zuten Egiaren aurka jokatutako norgehiagokan Egiaren zelaian(16-30), norgehiagoka honetan Urnieta Larrialdiaren kolore gorria bakarrik ikusi zen. Ostiralean kiroldegian jokatuko dute berriz ere Egiaren aurka eta UKE-ko neskak beraien eskuetan dute Euskadiko 15.postua.

 

Garaipen erreza jubenilek lortutakoa Bidasoaren aurka (16-29), aste santuetako atsedenaldiaren ondoren jokatutako norgehiagokan. Norgehiagoka errez menderatu zuten Urnieta Guriako jokalariek eta atsedenaldirako 10 goleko errentarekin iritsi ziren. Bigarren zatiaren hasieran etxekoek zerbait estutu zuten baino alferrik. Amaieran Jorge Segurado eta Patxi Morandeiraren mutilek hamahiru goleko errentarekin irabazi zuten eta normalean gutxi jokatzen dutenak gehiago jokatu zuten.

 

Bere partez Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskak garaipen ona lortu zuten Eibarren aurka jokatutako norgehiagokan (24-19) bigarren zatian gorritxoek egindako banakako defentsak Eibarreko neskak ezustean harrapatu zituzten, non Eibarreko neskak momentu horretaraino norgehiagokan sartuta zeuden.

Norgehiagoka ez oso ona Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilak egindakoa asteburu honetan Eibarren aurka. Urnietarrak garaipena eraman zuten 18-14 erasoan huts asko egindako norgehiagoka batean. Hala eta guztiz ere markagailuan aurretik joan ziren norgehiagoka guztian.  Bi puntu garrantzitsu kadeteentzako, bi norgehiagoka zaila dituztela aurretikan.

 

Norgehiagoka izugarria sekzioko txikiak jokatutakoa, non talde handi bat dela erakutsi zuten. Ñam-eko mutilak norgehiagoka gaizki hasi ziren eta 4 goleko tarteari buelta eman behar izan zioten, gainera aurretik jarri ziren defentsa ona eginez eta baloiak lapurtuaz, erasoan eraginkorrak egon ziren eta atsedenaldira bi goleko errentarekin joan ziren. Bigarren zatia berdin jarraitu zuen, baina etxekoak azken momentuan lortu zuten berdintzea. Garaipen zaporea duen berdinketa infantil taldearentzat, non Portugaleko txapelketa ondo etorri zaien.

 

Urnieta Adarra Aroztegiko neskak ezin izan zuten Pulporen aurka ezer egin, lehengo zatian neskak beraien indarra erakutsi zuten atsedenaldira 9-7 joanaz, bigarren zatian  Zumaiatarren nagusitasun fisikoarekin markagailuari buelta ematea lortu zuten etxekoei aukerarik gabe utziaz. Amaieran 14-19, zapore gazi-gozoa utzi zuela gure taldean.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa