U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/11/14] ASTE BURUKO PARTIDUAK

SENIOR MAILAKO BI TALDEEK URNIETAKO UDAL POLIKIROLDEGIAN JOKATZEN DITUZTEN EUREN PARTIDAK ASTEBURU HONETAN

 

Urnieta Larriak Fundazioko senior mailako nesken taldeak larunbatean arratsaldeko 17:30etan jokatzen du Donostiako Egia taldearen aurka. Pasaden asteburuan Ereintzaren aurka gol bakar batengatik galdu ostean, asteburu honetan aurrekoan izan ez zuten zortea izatea espero dute.

Jarraian, arratsaldeko 19:00tan Urnieta Balerdi harategiko senior mutilen partidaz gozatzeko aukera izango dugu. Oraingo honetan, Usurbildarren aurka jokatu beharko dute, klasifikazioan gutxigatik gure taldearen aurretik kokatzen direlarik. Horrenbestez, ikusleek partida garrantzitsu bat ikusteko aukera izango dute.

Hala eta guztiz ere, asteburu honetako partidak larunbat goizean hasten dira 12:00etan Adarra Haroztegia infantil mailako nesken taldearen eskutik, Zarauzko Aiala A-ren aurkako partida baitute.

Urnieta Kamox taldeari dagokionean, bi senior taldeen aurretik jokatzen dute, arratsaldeko 16:00etan Zumaiko Pulpo taldearen aurka hain zuzen ere. Aurreko bi asteburuetan lortu gabeko bi puntuen bila doaz, irabaztea helburu dutelarik. 

Ordu berean baina kasu honetan Elgoibarren, partida garrantzitsua dute Itxaso Arraindegiko kadete mutilek. Partida hau irabazi eta Donostiako Saieko taldeak galduko balu, txapelketako talde onenekin arituko lirateke norgehiagokan. Partida gogorra espero dute Elgoibarko taldearen maila altua dela eta.

Bestetik, Guria Jatetxe-ko jubenil mutilek Egia jokatzen dute 16:45etan, txapelketari garaipen batekin amaiera emateko helburuarekin. Horretaz gain, Quel Abogados taldeak Zarautzen jokatzen du 19:30tan arratsaldeko azken partida izanik.

Azkenik, Urnieta Nañ Jatetxeko infantil mutilek asteburuko azken partida jokatuko dute Egian goizeko 10:45etan.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa