ESKUBALOIKO SENIORREN HASIERA ZORAGARRIA TOLOSAN EZUSTEKOA EMATEKO ZORIAN EGON ZIREN
Urnieta Balerdi Harategiko senior taldeak, Tolosaren zelaian garaipena eramateko zorian egon ziren, norgehiagoka batengatik galdu zuten,28-27, zapore ona utziz.
Aurretik norgehiagoka zaila ematen zuen Usabalen, Tolosa bait da txapelduna izateko aukera handiak dituena, baina Urnietako taldeak burubelarri hasi zen partidua defentsan ondo jokatuz aurretik joan zen lehenengo hamabost minutuetan, baina Tolosak buelta eman zion emaitzari eta ondorioz atsedenaldira Tolosa 4 goleko abantairekin iritsi ziren. Bigarren zatian talde gorritxoak etzuen etsi eta bigarren zati ederra jokatuz, berdindu eta aurretik joatea lortu zuten nahiz eta kaleratze gogor batzuekin zigortuta izan eta Tolosak misto bikoitza baliatu zuen Urnietako lehenengo lerroarentzat. Norgehiagokaren amaieran berdintzeko aukera eduki zuten eta baloia ez zen sartu zoritxarrez.
Laburbilduz UKEn senior taldeak oso sentsazio onak utzi zituen ikusleengan bere ligako estreinaldian, hurrengo astean bere jokaera ona berretsiz Amenabarren aurka kiroldegian 19.00tan.
Urnieta Larrialdietako senior neskak, Bera Beraren aurkako norgeihagoka ostiralera aurreratu zuten eskubaloiko aurkezpenaren ondoren. Nahiz eta ahalegindu Donostiako taldearen nagusitasuna nabarmena izan zen eta bi puntuak bereganatu zituzten(17-33). Urnietako taldeak, gazte askoz osatuta dago eta senior mailara egokitu behar dute, baina bere egitazko maila aterako dutela espero dugu. Ostiralean Bera Beraren aurka ezinezkoa izan zen.
Bestalde Urnieta Itxaso Arrandegiko kadeteek etxean irabazi zuten 24-22 Irungo taldearen aurka, norgehiagoka zirraragarri batean defentsa indartsu baten ondoren etxeko taldeak eraman zuen garaipena. Erasoan huts asko egin zituzten eta honek ekarri zuen Irungo taldea norgehiagokan mantentzea eta markagailuan, etxekoen aldetik, nagusitasun handirik ez egotea.
UKEko bi taldeek galdu egin zuten gutxienekoren araberangatik beraien konpromisuak, Urnieta Quel Abogadoseko juvenil neskek, 16-17 Consulting Alavesen aurka eta Urnieta Kamoxeko kadete neskek, 13-12 Egiaren aurka, bere zelaian.
Urnieta eskubaloiarentzat lehenengo jardunaldi itxaropentsua denboraldi berriaren aurrean.