U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/04/26] APIRILAREN 26 ETA 27KO PARTIDUAK

Aste Santuagatik izandako etenaldiaren ostean, asteburu honetan eskubaloi partidak edukiko ditugu berriro ere Udal Kiroldegian. Jardunaldi honetan partida bakarra jokatuko da Urnietan, Senior Mutilena larunbat arratsaldean.

 

Urnieta Balerdi taldea Zarautzeko Amenabar Bren aurka jokatuko du gaur, larunbata, 18:30etan. Talde zarauztarra bigarren postuan da sailkapenean eta UKE berriz, laugarren; garaipen bakarrarekin. Hortaz, partida interesgarria arratsalde honetan edukiko duguna.

 

Gainontzeko taldeek etxetik kanpo jokatuko dute asteburu honetan.

 

Horrela, infantilek Egian jokatuko dute igandean 12:30etan bertako taldearen aurka. Partida honetarako bajaren bat dute UKEkoek, Portugaleko Andebolmania Txapelketan parte hartzeagatik gertatua.

 

Lehenengo urteko UKE Bosteko kadete neskek gaur, larunbata, jokatuko dute Zumarragan 16:15etan Urolaren aurka. Helburua sailkapeneko lehenengo postua mantentzea izango da.

 

Urnieta Guriako kadete mutilek gaur goizean jokatuko dute 11:30etan Ereintzaren aurka, Errenteriako Udal Kiroldegian. Errenteriarrak aurretik dira sailkapenean, bi puntura.

 

Jubenil neskek kadete mutilek baino lehenago jokatuko dute, 10etan, zelai berdinean eta aurkari berdinaren aurka. Partida hau Gipuzkoako Kopako estreinaldia izango da gure neskentzat.

 

Usurbil-UKEko jubenil mutilek sailkapeneko lehenengo postuan aurkitzen den Bidasoaren aurka jokatuko dute larunbatean 16:00etatik aurrera.


Bigarren urteko kadete neskek Maiatzaren 1era atzeratu dute jardunaldi honetan jokatu beharreko partida.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa