U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/04/28] APIRILAREN 25 ETA 26KO EMAITZAK

SENIOR NESKEK BUKA ZEZAKETEN MODURIK POLITENEAN AMAITU DUTE DENBORALDIA

 

Pasaden astean, Urnieta Larrialdeak taldeko senior neskek Donostiako Egia taldeari inongo arazorik gabe irabazi zion moduan, asteburu honetan ere errealitatea berbera izan da. Izan ere, gure neskak izan ziren hasieratik bukaeraraino nagusitasuna erakutsi zutenak, nahiz eta partidaren hasieran eginiko akatsek markagailuari ez zioten aurrera egiten utzi. Horrela, atsedenaldira 5 goleko aldearekin heldu ziren, bigarren zatiaren erdialdean alde hau izugarri handitu zelarik. Horren adierazle dira Ane Oruna eta Irati Zinkunegi (13 eta 8 gol) jokalariek sartutako golak, taldearen joko aldaketaren isla ziren emaitzak izanik. Azkenean, 34-20-ko markagailuarekin itxi zuten partida, aurreko astean jokatutako partidarekin bat eginez, 64-34 markagailua lortu zutelarik. Horrela eman dio amaiera talde honek, hasierako zapore gazi-gozoa guztiz gozoa bihurtzea lortu duen talde gazte eta etorkizunen beterikoa izanik.

Sentsazio onekin bukatu dute senior neskek denboraldia

 

Bestetik, Urnieta Balerdi Harategiko senior mutilek ezin izan zuten larunbat goizen jokatutako derbia irabazi. Oraingoan, Andoaingo taldearen aurka jokatutako partidan, urnietarrek ez zioten modurik onenean partidari ekin, atsedenaldira 10-13 markagailuarekin iritsiaz. Ondoren, bigarren zatian, etxekoek hobekuntza nabarmena erakutsi zuten defentsa eta atakean, partidari buelta eman eta 4 minuturen faltan markagailuan 2 goleko aldea lortu zutelarik. Baina azken minutuetan ezin izan zuten lortutako alde hori mantendu eta azkenean, berdinketarekin konformatu behar izan zuten etxekoek. Oraindik lau partida geratzen zaizkie beraien joko onena erakutsi eta postuetan gora egiteko.

Derbia hasi aurretik, Senior mutilen taldea argazkian eskola kiroleko gaztetxoekin

 

Jubenil mutilen kasuan, Corazonistas taldearen aurka lortutako garaipena azpimarratzekoa izan zen. Izan ere, hasiera txar bat izan bazuten ere, defentsan hortzak estutu eta markagailuan aldea hartzen hasi ziren, atsedenaldira 4 goleko errentarekin helduaz. Golen alde hau mantentzea lortu zuten eta azkenean, 27-20 markagailuarekin eman zioten amaiera igande goizeko azken partida honi. Aipatu, garaipen honekin taldeak azken partidetan erakutsitako indarguneez gozatzeko aukera izan zutela beraiek ikustera gerturatu ziren guztiek.

 

Igande goizean baina kasu honetan Zumarragan jokatutako partidari dagokionean, Urnieta Quel Abogados taldeak Urolaren aurkako norgehiagoka izan zuten. Hasieratik erritmo bizia erakutsi zuten gure neskek, horren adibide garbia defentsan erabili zuten 5-1. Modu honetan, etengabeko kontraerasoak egin zituzten markagailuan lortzen hasi ziren aldea nabarmena izanik. Partidari hasiera eman zioten modu berean eman zioten amaiera, azken emaitza 13-21 izanik. Garaipen honi esker, momentu honetan lehenengo postuan kokatzen dira.

 

Aipatzekoa da Urnieta Itxaso taldeko kadete mutilek Gipuzkoako txapeldunak diren Elgoibar-ko taldearen aurka jokatutako partida. Elgoibarrekoek hasieratik nagusitasun handia erakutsi zuten, beraien jokoa lortu berri duten txapeldunen sariaren isla izanik. Era berean, urnietarrek hainbat jokalariren ausentzia nabaritu zuten eta hori gutxi balitz, Oier Jimenez jolakaria partidaren lehenengo minutuetan lesionatu izana oso berri txarra izan zen. Hala eta guztiz ere, ez zituzten inongo momentuan besoak jaitsi eta azken emaitza 38-16 izan zen.

Urnietako kadete neskek ere Urolaren aurka jokatu zuten. Partida parekatua izan bazen ere, gure neskek bigarren zatian markagailuan aldea hartzea lortu zuten, azpimarratzekoa delarik ateazaina den Nagore Urruzolaren papera. Baina igandean Gasteizen Baskongadas taldearen aurka jokatutako partida bestelakoa izan zen, ez baitzuten jakin aurrean zituzten jokalarien ahulguneak bilatzen eta ondorioz, ezin izan zioten partidari buelta eman eta bidez batez garaipena lortu.

 

Azkenik, larunbat arratsaldean Urnietako kiroldegian jokatutako infantil partidei dagokienean, lehenenik Urnieta Adarra infantil neskek jokautako partidan, hasiera batean bikain ekin zioten defentsan proposatu zuten 4-2an. Horrela, atsedenaldira 7-9ko markagailuarekin iritsi ziren eta bigarren zatiari hasiera ona eman bazioten ere, azken minutuetan Egia-ko taldeak 5 goleko aldea hartu zuen markagailuan partida 14-19 amaituaz.

 

Ondoren jokatu zuten Ñam infantil mutilek ere Zumarragako Urola taldean aurka 15-21 markagailuarekin amaitu zuten partida.

 

 

 

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa