U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/10/24] ASTE BURUKO PARTIDUAK

SENIOR MUTILEK ELGOIBARREN AURKA JOLASTUKO DUTE ETXEAN, GARAIPENA BURUAN DUTELA

 

 

Infantil nesken txapelketaren hasierarekin, eskubaloiko UKE-ko talde guztiak txapelketako norgehiagokak jolasten hasiko dira

 

Kiroldegian ikus dezakegun norgehiagoketatik, garrantzitsuena Urnieta Balerdi senior mutilen norgehiagoka izango da, Gabaz Elgoibarren aurka jolastuko duela arratsaldeko 19.00-tatik aurrera. Lehengo asteburuan Zumarragan galdu eta gero, etxekoak lehenengo bi jardunaldietako joko onera bueltatu nahi dute. Ez dute erreza izango, aurrean edukiko duten taldeak, bi garaipen eta porrot bat dutelako, Urnietakoak irabazi nahi badute 60 minutuetan zehar oso ondo jolastu beharko dute.

 

Baina jardunaldia kiroldegian goizean hasiko da infantil nesken txapelketako lehenengo norgehiagokarekin. Urnieta Adarra Aroztegiko infantil neskak, La Salle Legazpiren aurka jolastuko du 12.00-tatik aurrera. UKE-ko txikiak Carlos Fierro eta Xabat Salaberriak entrenatutakoak, gogoz lepo daude txapelketarekin hasteko.

 

Arratsaldean Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskek jolasten dute, Aluminios Alemán de Legazpiako neskak aurkari izango direlarik, norgehiagoka arratsaldeko 17.00tan izango da.

 

Larunbatean bertan baino etxetik urruti beste lau taldek dute bere norgehiagoka. Horrela Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilek, denboraldiko bidairik luzeena dute, Gasteizera izango da, nun 11.30tatik aurrera Corazonistasen aurka jolastuko dute. Laguntza ez zaie faltako autobus bat atera delako jokalari eta afiziorentzat.

 

Oreretan, berriz 11.45 norgehiagoka jolastuko dute Urnieta Ñam Restaurantes-eko infantil mutilak Ereintza A-ren aurka Beraungo frontoian.

 

Arratsaldean 17.30-tatik aurrera Zarautzeko Antoniano kiroldegian, Urnieta Kamoxeko kadete neskek jolasten dute etxeko taldearen aurka.

 

Urnieta Larrialdiakeko senior neskak Zumaian jolasten dute 19.00tatik aurrera Pulporen aurka. Urnietarren beste norgehiagoka zail bat dute aurretik txapelketa hasiera honetan.

 

Igandean berriz, etxean beste norgehiagoka bat dugu Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilek jolastuko duten derbia izango da ikusgai, Andoaingo Leizaranen aurka. Etxekoek bigarren garaipena nahi dute eta derbi batean egitea baino ezer hobeagorik, Andoainekoek ere garaipen bat dute, norgehiagoka politta espero dugu orduan. Kiroldegian izango da goizeko 11.45-tatik aurrera.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa