U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/12/23] ABENDUAREN 26, EGUBERRI ESKUBALOI TXAPELKETA

LARUNBAT HONETAN UKEren VIII. GABONETAKO TXAPELKETA OSPATUKO DA

 

 

UKEko eskubaloi sailak urteari agur esango dio bere Gabonetako Txapelketaren zortigarren edizioarekin. Antolakuntzan saileko kide guztiek parte hartu dute: jokalari, entrenatzaile, zuzendari eta hainbat guraso. Txapelketa infantil eta kadete mailako mutil eta neskentzako izango da eta Gipuzkoako txoko ezberdinetatik etorriko diren 200 partaidetik gora espero dira. Gainera, Urnietako Eskubaloi Eskolak lagunarteko partida jokatuko du Zumaiako Pulporen aurka.

 

Partidak 9:30etatik aurrera izango dira frontoi zein kiroldegian eta partaide guztientzako bazkaria Egape Ikastolan izango da.

 

Urnietaz gain, aurten ondorengo taldeek parte hartuko dute: Orioko Ikastola, Ereitntza, Zarautz, Eibar Eskubaloia, Leizaran, Usurbil eta Zumaiako Pulpo.

 

Kirol-festari amaiera emateko, 19:15etan kiroldegian nesken Ohorezko Mailako Aialak Euskadiko jubenil nesken selekzioaren aurka jokatuko du. Partida honen atsedenaldian gabonetako-saski bat zozketatuko da.

 

Eskubaloi sailetik eskerrak eman nahi zaizkie antolakuntzan parte hartu eta lagundu duten laguntzaile eta babesle guztiei.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa