U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/05/20] MAIATZAREN 17-18 ASTEBURUKO EMAITZAK

SENIOR MUTILEK SAIEKOREN AURKA LORTUTAKO GARAIPENAREKIN AGURTU DUTE DENBORALDIA

 

UKEko senior mutilek denboraldia amaitu zuten larunbat arratsaldean Saiekori egindako bisitarekin. Nahiz eta ez jokatu partida on bat, nahikoa izan zen garaipena 28-31 eta jokoan ziren azkeneko puntuak eskuratzeko, baita aho-zapore onez amaitzeko denboraldi kaxkar bat; Lurraldeko Bigarren Txapelketara jaitsi delako taldea. Hala ere datorren asteotan ikusiko da jaitsiera hori behin-betikoa den, Lehenengo mailan toki libreren bat gera daiteke eta.

 

Argazkian, Gorga Urigoitia, Senior taldeko jokalaria

 

 

Urnieta Guriako infantil neskek denboraldia amaitu zuten Zarautzeko Alaiari bisita eginez, Foru Aldundiko bosgarren postua eskuratzeko itzulera jokatuz. Joaneko partidan eskuratutako 6 goleko aldeak partida lasaitasunez jokatzea ahalbidetzen zuen. Hori dela eta, neskak zertxobait erlaxatu eta 12na berdindu zuten; baina bosgarren postua eskuratzeko helburua lortu zuten.

 

Larunbat arratsaldean UKEko jubenil mutilek Bidasoa jaso zuten denboraldiko etxeko azkeneko partidan eta saiatu eta minutu askoz nagusi izan arren, bigarren zatian 15 minutu txar jokatu zituzten, defentsan kontzentrazioa galduta eta erasoan trabatuta ibiliz. Ondorioz, Bidasoa markagailuan aurretik jarri eta azkenean garaipena lortu zuen. Azkeneko minutuetan Jorge Segurado eta Patxi Morandeiraren jokalariak esnatu ziren arren, beranduegi zen eta amaierako markagailua 23-25 izan zen.

 

Jubenil mutilen aurretik, lehenengo urteko kadete neskek lagunarteko partida jokatu zuten Leizaranen aurka. Ederki gailendu ziren urnietarrak, argi erakutsiz beraien nagusitasuna eta datorren denboraldian Jose Manero eta Alex Rodriguesen taldeak egin dezakeenaren aurrerapena eskainiz.


Igandean partida bakar bat zegoen Udal Kiroldegian, 12etan, Urnieta HK10 eta Egiako kadete mutilen artekoa. Primerako partida Jokin Jimenez eta Eneko Salaberriak entrenatutako mutilena, markagailuan aurretik egonez 60 minutuen zehar. Nahiz eta urnietarrek eskuratutako abantailak ez ziren inoiz erabakigarriak izan, lasaitasuna mantentzen jakin izan zuten aurkako taldea markagailuan gerturatzen zen bakoitzean. Bigarren zatian, defentsa on batean oinarrituta, modu ezin hobean amaitu zuten partida (30-27) eta denboraldi honetan bigarren aldiz talde donostiarra garaitu ostean, jokoan ziren bi puntuak eskuratu zituzten. Aipatzekoa taldea 7 kadetek eta 7 infantilek osatu zutela, hurrengo urtean Urnietak maila honetan talde on bat izango duela erakutsiz.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa