U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/11/05] AZAROAREN 7-8 ASTEBURUKO PARTIDUAK

ESKUBALOI JARDUNALDI ZABALA ASTEBURU HONETAN KIROLDEGIAN

 

 

UKEko eskubaloi sailak zenbait konpromiso ditu asteburu honetarako Udal Kiroldegian. Larunbatean jokatuko diren partiduen artean, aipagarriena senior neskena izango da. 19:00etan Eibar Eskubaloiaren aurka jokatuko dute etxean, garaipenaren bidera itzultzeko asmo irmoz. Horretarako aukera paregabea izango dute Urnieta Larrialdiakeko neskek, talde armaginarekin sailkapenean berdinduta baitaude 4 punturekin.

 

Senior mutilek igande goizean, 12:00etan jokatuko dute Udal Kiroldegian Ordiziaren aurka. Urnieta Balerdi Harategiko mutilek ez dute punturik ihes egitea nahi garaitu gabe jarraitu ahal izateko. Horretarako, beraien bertsio onena aurkeztu beharko dute talde talde goierritarraren aurka.

 

Urnietan jokatuko diren gainontzeko partiduak honako hauek dira: Jardunaldiari hasiera lehenengo urteko infantil neskek emango diote 10:45etan Zarautzeko Aiala Cren aurka.

 

Jarraian, Urnieta Itxaso Arraindegiko kadete mutilen txanda izango da, 12:00etan, Ereintza Bren aurka. Urnietarrak sailkapeneko lehenengo postuan iristen dira partidura.

 

Larunbatean baina etxetik kanpo jokatuko duten taldeak infantil mutilak eta jubenil neskak dira. Urnieta Ñam Restauranteseko infantilek Irungo Uranzu pilotalekuan jokatuko dute 12:30etatik aurrera Bidasoa Aren aurka. Bi taldeek puntu kopuru berdina dute sailkapenean. Bestalde, Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskek Eibarren jokatuko dute 10:00etan talde eibartarraren aurka.

 

Igande goizean, senior mutilez gain, Eskubaloi Eskolakoek goiza girotuko dute 10:00etatik aurrera zenbait partida jokatuz Zumarragako Urolako Eskubaloi Eskolaren aurka.

 

Igandean eta etxetik kanpo Urnieta Adarra Aroztegiako kadete neskek jokatuko dute, 10:15etatik aurrera Eibarren Eibar Eskubaloiaren aurka.

 

Urnieta Kamoxeko bigarren urteko infantil neskek goiz esnatu beharko dute ere, partidua Legazpin daukate eta 10:30etan.

 

Azkenik, Urnieta Guriako jubenil mutilek Hondarribian jokatuko dute 12:00etan etxeko taldearen aurka.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa