U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/01/26] URTARRILAREN 24-25 ASTEBURUKO EMAITZAK

 

ESKUBALOIKO INFANTIL NESKAK GIPUZKOAKO TXAPELKETARAKO SAILKATZEA LORTU DUTE

 

Urnieta Adarra Aroztegiko infantil neskek 27-8 garaipenarekin irabazi zuten beraien norgehiagoka Anoetaren aurka, horrela lehenengo fase bikaina amaitu zuten eta gipuzkoako txapelketara sailkatu ziren. Carlos Fierrok eta Xabat Salaberriak entrenatutakoak ez zien batere aukerarik eman Anoetako taldeari norgehiagoka zoragarri eta ikusgarri batean. UKE-ko txikiak bigarrenak amaitu dute bigarren fasea eta

Gipuzkoako talde hoberekin jokatuko du oraingo fase honetan.

Infantil nesken taldea, Gipuzkoako txapelketarako sailkatuta

Bi senior taldeek galdu egin zituzten beraien norgehiagokak. Senior Mutilak Amenabar B-ren aurka jolasten zuen Zarautzen, galdu egin zuten 26-23. Norgehiagoka bi taldeen partetik gaizki hasi zen, kontzentrazio faltak etxeko taldeari abantail bat artzera utzi zion Ukek, hala ere atsedenaldira 12-11 markagailuarekin iritsi ziren. Bigarren zatian berriz ere gaizki hasi ziren eta etxekoak markagailua joan egin ziren. Jokin Jimenezek entrenatutakoak huts asko egin zituzten atearen aurrean. Hurrengo norgehiagokarako hobetu egin beharko dute Urolaren aurka jokatuko duten norgehiagoka garrantzitsuan. Goleatzaileak: Erlaitz(5), John(4), Gorka U.(3), Julen(3), Borja(2), Eneko(2), Iñaki(2), Josu(1) eta Xabat(1). Atean Peru eta Iosu egon ziren.

 

Urnieta Larrialdiakeko senior neskek ere ez zuten zorte ona izan Andoainen jokatutako Leizaranen aurkako derbian, non hainbat bajekin jokatu zuen. Lehenengo zatian norgehiagoka parekatua joan zen azkeneko bost minutuak arte, non Urnietarrek hainbat baloi galdu zituzten eta Andoaindarrak atsedenaldira bost goleko errentarekin joan ziren. Bigarren zatian berdin jarraitu zuen norgehiagokak, horrela amaieran 29-24 markagailuarekin amaitu zen. Maria Salaberriaren aktuazio ona eta Edurne Artola beti bezain ondo izan ziren nabarmendu zutenak.

Maria Salaberria senior taldearekin jokaturiko bere lehen partiduan

Jubenil mutilek galdu egin zuten Arrasaten jokatu zuten norgehiagokan 21-19 markagailuarekin, honela txapelketa amaitzen zuten. Norgehiagoka berdintsua izan zen baina Urnieta Guria Jatetxekoen huts batzuk etxekoei irabaztea utzi zien. Orain hurrengo txapelketara itxoin beharko dute, lesionatuak errekuperatu eta  ligako papera hobetzen saiatu beharko dira.

 

Beraien norgehiagoka irabazi zutena Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskak izan ziren, non garaipen errexa lortu zuten Eibarren jokatutako norgehiagokan 14-32.

 

Urnieta Kamoxeko kadete neskak ere Eibarren jokatu zuten igande goizean. Ukekoek norgehiagoka garrantzitsua zuten eta Urnietarrak garaipena lortu zuten eta horrela gipuzkoako hamairugarren lekuan amaitu du txapelketa. Norgehiagoka bigarren zati on batekin irabazi zuten, horrela amaieran  18-20 markagailuarekin amaitu zen eta bi puntuak etxera ekarri zituzten.

 

Garaipena ere Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilentzat, Eibarri irabazi ziola bigarren aldiz zazpi egunetan. Lehenengo zatian gaizki hasi ziren, baina bigarren zatian Imanol Pagolaren aktuazioarekin eta kontratakeekin buelta ematea lortu zuten. Hitzegitekoa ere Pablo Fierro lateralaren norgehiagoka.

 

Amaitzeko Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilek ezin izan zuten ezer egin Egia 1-en aurka, non Donostiarrak bigarren urtekoak ziren. Hala ere Urnietarrek arpegia eman zuten bainan ezin izan zuten ezer egin. Amaieran 26-20 markagailuarekin amaitu zen.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa