U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/06/02] MAIATZAREN 30-31 ASTEBURUKO EMAITZAK

UKE ESKUBALOIAK BI GARAIPENEKIN ETA JUBENIL MUTILEK FEDERAZIO TXAPELKETAKO GARAIKURRAREKIN  DENBORALDIARI AGUR ESATEN DIO

 

Uke eskubaloiarentzat denboraldiko azken jardunaldia zoragarria izan da. Bi norgehiagokak ostiralera aurreratu ziren Gazte Festak bait zetozen eta, eta biak irabazi egin ziren.

 

Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilak garaipena lortu zuten Tolosa B-ren aurka 26-22, non lehenengo zatian erraz menderatu zuten. Bigarren zatian Tolosako defentsak Urnietarren gainean jokatu zuen, bizitza piska bat zaildu zien, baina ondo jokatzen jarraitu zuten eta azkeneko bi puntuak etxean geratu ziren.

 

Urnieta Balerdiko senior mutilak bere partez, errez lortu zuten garaipena Ordiziaren aurka 32-22 markagailuarekin, norgehiagoka guztia aurretik egon ziren eta gehiago zirela erakutsi zuten. Atsedenaldira 4 goleko errentarekin iritsi ziren 14-10, bigarren zatian izan zen non hobeto hasi ziren jokatzen etxekoak eta tartea handitzera iritsi ziren. Bi jubenilen debuta lehenengo taldearekin izan zen nabarmentzekoa, Beñat Senperena eta Xabi Beldarrain ez zutela gaizki egin beraien estreinaldian, lehenengoak denboraldi guztia geldirik egon da lesio bat dela eta baina Ostiralean ondo dagoela ikusi zen hainbat golekin.

 

Jubenilak Federazio txapelketako txapeldun:

 

Asteburuko poztasun handiena Urnieta Guriako jubenilen eskutik iritsi zen, non azken jardunaldian federazio txapelketako txapeldunak geratu ziren non Hondarribiak galdu egin zuen Eibarren aurka. Jorge Segurado eta Patxi Morandeirak entrenatutakoak  atsedenaldia zuten azken jardunaldian eta norgehiagoka honi itxoin behar zien txapeldun geratzeko. Txapelketa hau merezi zuten zeren eta taldeak jokalari gutxi zituen eta lanarekin eta sakrifizioarekin  aurrera atera dute denboraldia. Nabarmentzekoa bigarren urteko kadeteek emandako laguntzarengatik, non batzuk astebururo igotzen ziren eta bi norgehiagoka jokatzen zituzten astebururo.

 

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa