U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/11/07] ASTE BURUKO PARTIDUAK

ESKUBALOIZ BETERIKO ASTEBURUA, LEHENENGO TERRITORIALGO DERBIA AZPIMARRAGARRIA DELARIK

 

 

Asteburu intentsu eta azpimarragarria UKE-ko eskubaloiko taldeek aurretik dutena. Jardunaldia kiroldegian larunbat goizean hasiko da, non Urnieta Ñam Restaurantes-eko infantil mutilak 12-tan jolastuko dute Zarautzeko Amenabar E-ren aurka, non mutilek lehenengo garaipena nai dute.

 

Arratsaldean beste norgehiagoka bat daukagu etxean, oraingo honetan Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilak jolastuko dute Eibarren aurka 17.30-tatik aurrera, non irabazteko asmoz aterako dira eta sentsazio honetara bueltatu.

 

Larunbatean ere baina etxetik kanpo Urnieta Larrialdi Fundazioko senior neskek Errenterian jolastuko dute Ereintzaren aurka arratsaldeko 17.30-tatik aurrera, lehenengo garaipena lortzeko

aukera dute eta horrela bidea zuzentzen hasteko.

 

Urnietako Kamox kadete neskek Legazpian jolastuko dute arratsaldeko 17.45-tatik aurrera Untzilla abokatuaren aurka, bi puntuko abantaila ateratzen diela sailkapenean, duelu interesgarria izango dugu aurretik.

 

Hiru norgehiagoka jolastuko dira igandean, horietatik azpimagarriena den Urnieta Balerdi Harategia eta Leizaranen arteko derbia izango da, 12.00-tatik aurrera Allurralde kiroldegian. Norgehiagokaren gertutasuna eta lehenengo taldeak erakusten ari den joku onak jende ugari ekarriko du norgehiagoka ikustera. UKE laugarren postuan dago baino bi puntu besterik ez dizkio ateratzen Andoaingo Leizarani,oraintxe bertan zortzigarren postuan dagoela sailkatuta. Beraz, berdintasuna egongo da Andoaingo zelaian.

 

Etxean beste bi norgehiagoka ditugu igande goizean, 10.30-tatik aurrera Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilak jolastuko dute Zarautzeko Amenabar A-ren aurka, ematen ari diren maila ikusita Urnietarrak ez dute arazo handirik izango bi puntuak eskuratzeko.

 

Eta 12.00-tatik aurrera Urnieta Quel Abogadoseko jubenil nesken txanda izango da, Consulting Alaves-ekoen bisita espero dute.

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa