U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/04/01] MARTXOAREN 29 ETA 30EKO EMAITZAK

UKE ESKUBALOIARENTZAKO JARDUNALDI POLITA.

 

Larunbatean etxean jokatzen ziren bi partiduetan UKE garaile.

Lehen urteko Urnieta Bosteko kadete neskak, garaipen garrantzitsua lortu zuten gutxigatik Egiaren aurka 19-18. Bera Bera lehen postuan eta puntu bakar batera kokatzen direlarik gure neskak sailkapen taulan. Partidu osoan zehar, markagailuan aurretik joan ziren gutxigatik bazen ere; Jose Manero eta Alex Rodriguesen neskak, jokalariz urri izan arren egiten ari diren denboraldia aipagarria benetan.

Bere aldetik, Urnieta HK10 hotelako kadete mutilak Tolosa gailendu zuten 31-23. Partida polita, bai eraso eta bai defentsan. Lehen zatiko azken 10 minutuetan lortu zuten markagailuan aurrera egitea; aurkariak bigarren zati osoan aurreratzerik lortu ez zuen bost tantutako aldea lortu zuten. Bigarren garaipen jarraian, sailkapen taulan laugarren postuan direlarik Ereintzaren garaipen bakar batetara.

Igandean ez zen Elgoibarren aurka genuen neurketa bikoitza ondo joan. Elgoibarrek eraman zituen bi garaipenak baina UKEko taldeen irudi bikainarekin .

UKE Balerdi taldeko senior mutilek agur esan zien mailari baina Elgoibar indartsu bati gogor aurre eginaz, (22-26). markagailua parean mantentzea lortu zuten, kontraeraso bizkorregiegatik eta hauen ondorioz galdutako baloiegatik izan ez bazen, Urnietan gera zitekeen garaipena. Txapelketa honetan geratu zaigun sentsazioa da, maila altuen duten taldeen aurrean bikain egin dutela gure mutilek lana eta maila berekoak geratu arazi dutela bidean. Orain koparako prestatzera, aurreko denboraldietan ondo ibili garen txapelketa.

12:00etan oraingoan txikienak aritu ziren. Partidu bikaina egin zuten eta garaipena lortu izango zuten hasiera hain hotza izan ez balute; eta arbitroak bi areatan erabakiak berdin hartu izan balitu. Elgoibartarrak hitzez zuzentzen zituen bitartean, Urnietarrak kanporatuz zigortu zituen. Errematea partida bukatzeko hamar minutu falta zirela etorri zen. Etxekoak bi goletaratino gerturatu zirenean Joseba Errazkin  kaleratu zuen, eta txartel gorria zuzena atera zion, bankillora zihoala eskuak altxa eta kexa egiteagatik. Azkenean 24-27, lastima Urnietarrek duten talde HANDIA erakutsi eta joaneko partiduan 13 golegatik irabazitako taldea zela kontutan hartuta.

 

Flores, infantil mutilen taldekoaren jaurtiketa bikainaren momentua

 

Etxetik urrun jokatu zuten taldeek emaitza politak izan zituzten.

 

Urnieta Guria taldeko neskek garaipen argia lortu zuten Egiaren aurrean. 17-26. Partidan sartzea kosta bazitzaien ere, bost tantutako aldea lortu zuten eta hirugarren eta bigarren postuan dauden taldeen garaipen bakar batetara jarri dira.

 

UKE-Usurbil taldeko jubenil mutilek, aste latzak igaro ondoren, Hondarribiako Bakaladera gailentzea lortu zuen 21-29z. Lesiotik bueltan zenbait jokalariren itzulerak Arrateren aurka hurrengo astean izango duten neurketari aurre egiteko indarra emango die.

 

Eta bukatzeko, Urnieta HK10 hotelako jubenil neskek Ordiziako kantxan berdinketa lortu zuten azken ihardunaldian. Azken orduko bajak, jokalari justuekin azaltzea ekarri zien aurkari erraz baten aurrean. Zenbait jokalarik bere postuetatik kanpo jokatzea ekarri bazuen ere, beren jokua egitea lorut zuten; azken minutuetan kanporatzeak izan zituzten arbitroen eskutik eta horrek berdinketa iristea lortu zuen. Horren ondorioz, UKE sailkapen taulako azken postuan da txapelketa bukaeran.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa