U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2013/12/17] ABENDUAREN 14 eta 15 ASTE BURUAK EMAN DIGUNA

Emakumezko seniorrak diren Urnieta Londo School taldearen porrotarekin hasi genuen aste burua,ostiralera aurreratua zuten Bidebietan bere mailako taulan lehen postuan den Bera Beraren aurka. Urnietarrek egin zuten joko polita, ez zen markagailuko emaitzarekin bat etorri. Defentsan ondo eta erasoan gogor, UKEko neskek ez zuten utzi Bera Bera markagailuan 45.minuturarte, aurrera joan zedin. Azkenean 26-14 bukatu zen neurketa.

Larunbata ordez, ezin hobeto hasi zuten infantil neskek Ereintza C-ren aurkako partiduan, aurkarien gainetik zeudela erakutsi zuten zentzu guztietan 26-11 markagailuarekin etxeratuz.

 

Urnieta HK10 kadete mutilen taldeak Urola BM taldea menpean hartuz hasi zuten partida, 23-19 garaipenarekin bukatuaz. Txapelketako bigarren fasearen lehen partida zen. Lehen zati berdinduaren ostean, bigarren zatiko defentsa lanak eta kontra eraso gogorrek, markagailuan aurreratzen lagundu zieten gureei. Zazpi puntuz aurreratu baziren ere, epailearen erabaki nahiko eztabaidagarrien ondoren 4 jokalariekin jokatzera behartu gintuzten, baina lasaitasunez jokatu eta bi puntuekin etxeratzea lortu genuen.

Urnieta HK10 taldeko jubenil neskek, Aluminios Alemán ere menpean hartu zuten 23-20ko markagailuaz. Lehen  zati bikaina, defentsa ona eta eraso azkar eta eraginkorrekin, atsedenaldira 9 tantoko aldeaz joatea lortu zuten, itzuleran partidua maldan gora egin bazitzaien ere, jaurkiketetan kale eginaz, garaipenarekin bukatzea lortu zuten.

Arratsaldea ez genuen guztiz borobildu, Senior mutilek ezin izan bait zuten Aloña mendi menpean hartu, eta lehen zatian nahiko berdindua izan zen partidu bat, azken bost minututako zenbait kaleren ondoren, gure aurkariak aurreratu zitezen ekarri zuen. Bigarren zatiaren hasiera kaxkarrarekin ezin izan genuen partidari buelta eman; gaur egun sailkapenaren hirugarren postuan den Oñatiar taldearen aurrean.

Mingarriagoa izan zen, bigarren urteko Urnieta Kamox nesken taldearen porrota arabar lurraldeetan. Talde gogor bati egiten zieten aurre, Consuling Alavés, gure neskak partidu guztian zehar atzetik joan ziren, eta epailearen lan kaxkarrak, emaitza 24-13 izatea lagundu zuen. Hala ere, porrot honen gainetik da, neskek egin duten lehen fase zoragarria.

Usurbil-UKE taldeko jubenil mutilek ere ez zuten zorte handiegirik izan. Partida hasieran Andoni Zubeldiaren lesioak, ez zuen partida ondo joan zedin  lagundu, gure mutilak gogor saiatu baziren ere. Ander Berrotaranen orkatilako lesioaren berritzea, eta zenbait jokalarik jasotako kolpeek, Eibartarrak aurreratzea lagundu zuen, 26-18ko markagailuarekin bukatu zelarik partida.

Aste burua biribiltzeko, igandea bi garaipenekin bukatu genuen.

Infantil mutilak, Tolosa B menpean hartu ondoren, bere taulako lider izaten jarraitzen dute 25-13ko markagailua lortu ondoren.

Eta Urnieta Bosteko jatetxea taldeko kadete neskek ere,Zumarragan Urolaren aurrean partidea bikaina egin zuten. Bostgarren  postua zuten  jokoan, eta lehen zati nahiko berdinduaren ondoren, Urnietarrak lasaitu eta lan hobea eginaz 22-10eko markagailuarekin pozik etxeratu ziren.

 

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa