ZUBI HONETAN HIRU TALDEEK BAKARRIK DAUKATE TXAPELKETA
UKE-ko hiru talde egongo dira zubi hau gozatu gabe, gainea norgehiagokak etxetik kanpo izango dira.
Senior mutilak Egiaren zelaian jokatuko dute larunbatean arratsaldeko 16.30-tatik aurrera Kopako norgehiagoka berri batean, non lehenengo garaipena lortzeko asmoarekin doaz. Orain dela hiru aste ligako norgehiagokan jokatu zuten beraien artean eta errez irabazi zuten Urnietarrek, baina kopa beste txapelketa bat da eta ez dute lasai irten behar.
Urnieta Kamox taldeeko kadete neskak Ereintzaren zelaian jokatuko du larunbatean goizeko 12.30-tatik aurrera Oreretako kiroldegian. Jose Manero eta Alex Rodriguesen neskak federazio txapelketan bigarren postuan daude Bera Beraren atzetik, beraz ezin dute huts egin txapelketan aurrean jarraitu nai badute.
Hirugarren taldeak atsedenaldirik ez duena jubenil mutilak izango dira, Urnietarrak igande goizean jokatuko dute goizeko 10.00-tatik aurrera Hondarribiren aurka Ondartza Kiroldegian. Gorritxoak ere bigarren postuan doaz, non Eibarrek puntu bat ateratzen dion. Horregatik ezin dute despistatu goran jarraitu nai badute.
Eskubaloi eskolako txikiak bere partez, triangular bat jokatuko dute Hernani eta Tolosaren artean Hernaniren zelaian, Igandean goizeko 10.00-tatik aurrera.