U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/05/07] MAIATZAREN 3 - 4ko EMAITZAK

JARDUNALDI BIKAINA ZUBI LUZE HONETAKOA URNIETAKO ESKUBALOIARENTZAT

 

Bigarren urteko kadete neskek beraien multzoko txapeldunak dira Foru Aldundiko Torneoan

 

Denboraldi itxiera bikaina Urnietako eskubaloiko neskentzat, kadete nesken bi taldeak multzoko lehenengo postua eskuratzeko aukerekin iritsi baitira azkeneko jardunaldira.

 

Urnieta Kamoxeko bigarren urtekoek bi partida jokatu dituzte asteburu luze honetan, horietako bat aurreko jardunaldi batetik atzeratua. Egiaren aurka jokatu behar zuten partida asteazkenera aurreratu zuten eta gol bakar batengatik gailendu ziren, 11-12. Garaipen honekin Foru Aldundiko Torneoa irabazteko lehian sartu ziren. Bigarren partida aldiz, etxean jokatu zuten igande goizean Bera Beraren aurka. Partida hau zen atzeratuta zeukatena eta, berdinketa nahikoa izan arren torneoa eskuratzeko, 23-21 menderatu zuten talde donostiarra.

   

 

Bestalde, UKE Bostekoko lehenengo urteko kadete neskek goiz jaiki behar izan zuten igandean Ereintzaren aurka jokatzeko Urnietan. Egin beharrekoa egin zuten eta beraien aurkaria garaitu zuten 18-15. Partida honetan bigarren zatia primerakoa izan zen, aurkaria zeharo menderatuz.

 

Udal Kiroldegira bertaratutako ikusleek, Urnietako eskubaloia zorioneko dela erakusten duten bi taldeekin gozatu ahal izan zuten. Gainera, berriki Portugalera egindako bidaiak taldeak eta ikusleak euren artean batu ditu.

 

Gainontzeko taldeentzat jardunaldi luzea ostiral goizean hasi zen infantil mutilen partidarekin. Hauek, seriotasun eta joko onez gainditu zuten Saieko, nahiz eta donostiarrek gauzak ez ipini bat ere erraz. Taldeak zituen bajak nahikoak ez eta, partidan zehar Gaizka Gonzalez jokalariak min hartu zuen. Lerro hauen bitartez ahalik eta azkarren sendatzea espero dugu. Jokoari dagokionez, taldeak gertakari horri aurre egin eta bigarren zati bikain bati esker, 27-21 irabazi eta jokoan ziren bi puntuak eskuratu zituzten.

 

Larunbatean hiru partida genituen Urnietan.

 

Goizean, infantil neskek ezin izan zuten Aiala B garaitu. Lehenengo zati txar batean, Aialak jokoari erritmo azkarragoa ezarri zion eta gainera, urnietarrak ez ziren fin ibili erasoan; ondorioz, 6 goleko aldea hartu zuten markagailuan zarauztarrek. Atsedenladiaren ostean UKEk nabarmen hobetu zuen, 10 minutu faltan gol bakarrera ipiniz, baina bi minutuko kaleratze zorrotzegi batek jokalari bat gutxiagorekin utzi zituen gure jokalariak eta Aiala, egoera hori aprobetxatuz, markagailuan aldendu zen berriro ere. Azkenean, 18-22 zarauztarren alde.

 

Urnieta HK10eko kadete mutilek 25-24 irabazi zuten Bidasoa Irungoren aurka partida zirraragarri batean. Urnietarrak jokoaren jabe izan ziren 60 minutuen zehar, baina jaurtiketetan egindako hutsegiteek markagailuan alde handiagoa lortzea galarazi zieten. Ondorioz, aurkaria irabazteko aukerekin iritsi zen azken minutuetara eta urnietarrei festa hondatzeko zorian izan ziren. Nabarmentzekoa lau infantilek egindako partida, orain arte bezala denboraldi guztian zehar jokalariz eskas ibili den baina asko hobetu duen kadete taldeari lagundu baitiote.

 

Jarraian UKEko jubenil nesken txanda izan zen baina ezin izan zuten Zarautzeko Aiala garaitu eta 18-22 galdu zuten. Aurkaria izan zen partidaren jabe, batez ere bigarren zatian, non min hartuta dauden zenbait jokalariren hutsunea nabaritu zen. Egoera horrek taldea ahultzen zuen arren, laguntzera igo ziren bigarren urteko kadete neskek ez zuten bat ere gaizki jokatu.


Igande goizean jokatzen zen hirugarren partida UKE-Usurbil jubenil mutil bateratuen taldearena zen. Ohi den bezala beraien onena eman zuten zelaian eta Ereintza boteretsua irabazteko zorian izan ziren, azken emaitza 25-26 izanik.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa