ESKUBALOIEZ OSATURIKO LARUNBATA URNIETAN VII EGUBERRIKO TXAPELKETAREKIN
Larunbat honetan Zazpigarren eguberritako txapelketa jolastuko da, UKE-ko eskubaloi sekzioak antolatua. Txapelketa kadete eta infantilek jolastuko dute, bi kategorietan neska eta mutilak jokatuko dute.
Norgehiagokak kiroldegian eta frontoian jokatuko dira goizeko 9.30-tatik arratsaldeko 20.30-tara eta bazkaria EGAPE ikastolan emango zaie jokalari bai entrenatzaileei.
Parte hartuko duten taldeak etxekoez aparte, hauek izango dira: Ordizia, Bera Bera, Hernani, Zarautz, Egia eta Saieko izango dira eta 200 ume baino gehiago edukiko ditugu egun polit batean.
Amaieran, 19.15-tatik aurrera kiroldegian, Urnieta Balerdi Harategiko senior mutilak lagunarteko bat jokatuko du Nafarroako Uharte Eskubaloia taldearen aurka, non bigarren nazionalean jokatzen duen. Norgehiagoka honen atsedenaldian zesta baten zozketa egongo da.