Aste buru polita, eskubaloi sailean herriko kiroldegian izango ditugun bost partidekin.
Urnieta Guria kafetegiako infantilekin hasiko dugu aste burua larunbat goizez 12:00etatik aurrera Ereintza C hartuko dute etxean.
Arrratsaldez berriz, hiru partidu izango ditugu gure jarraitzaileentzat interesgarri; 16:00etan kadete mutilak, Urnieta HK10 Hotela taldekoek, beren txapelketaren bigarren faseari ekingo diote Zumarragako Urola BMren aurka.
Jarraian, 17:30etan jubenil neskek hartuko dute Aluminios Aleman.
Eta arratsaldea biribiltzeko Gizonezko Urnieta Balerdi harategiako senior taldeak 19:00etan Aloña Mendi hartuko du.
Igandean etxean jokatuko duten bakarrak, infantilak izango dira, hauy 12:00etan izango da Tolosaren aurka. Gureak taulan lehen postuan eta Tolosarrak bostgarrenean daudelarik.
Kanpoan jokatzen duten taldeen aldetik Emakumezko senior Urnieta London School taldeak ostiralean jokatuko dute beraien partiduan Bera Beraren aurka Bidebietako kiroldegian 18:00etan, partida zaila, Donostiarrak bigarren postuan bait dira lehen postuarekin berdinduta. Hala ere, gure neskek sorpresa emango dutenaren zalantzarik ez dugu.
Larunbatean 16:30etan Gasteizen, bigarren urteko kadete nesken UKE Kamox taldeak azken faserako pasea jokatzen du Consulting Alavésen aurka. Berdinketa bat nahikoa lukete hau lortzeko gure neskek.
Larunbatean 16:00etan Eibarren jubenil taldeko mutilek, Usurbil-UKE taldeak bere bigarren partidua jokatuko du, azken fasean. Lehen fasean azaldu zuten jokoa berreskuratu eta garaipenarekin egin daitezen espero dugu.
Eta igandez, 10:00etan Zumarragan, lehen urteko Urnieta Bosteko taldea Urolaren aurka arituko da.