U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/10/21] URRIAREN 18 eta 19 ASTEBURUKO EMAITZAK

ESKUBALOIKO KADETE TALDEENTZAKO GARAIPENAK

 

 

Asteburu txarra Urnietako taldeentzat 8 norgehiagoketatik 3 norgehiagoka bakarrik irabazi ziren. Konpromezua bete zutenak Urnieta Adarra Aroztegiko infantil neskak izan ziren, Andoaingo Leizarani 20-5 irabazi zien, hasieratik bukaeraino menderatu zuten, defentsa on batekin eta erasoan aurkaria baino askoz hobeagoak izan ziren. Hurrengo norgehiagoka txapelketakoa izango da eta espero dugu orain arte bezain ondo egitea.

 

Urnieta Kamoxeko kadete nexkak zailagoa izan zuten bi puntuak etxean geratzeko arabako Baskongadasen aurka.  Norgehiagoka bizia eta tentsio handikoa izan zen, bere ohikoa den jokoarekin jolastu zuten, kontraerasoak eginez eta Leire Moreiro pibotearekin jolastuz, lehengo zatian dizdiratu egin zuela. Ez zuten lortu abantaila handirik eta horrela garaipen justua eraman zuten etxekoak 20-19.

 

Beste norgehiagoka Urnietako kiroldegian jolastutakoa Urnieta Larrialdiak senior neskena izan zen, ezin izan zutela Usurbil liderraren aurka. Etxekoak saiatu ziren eta ez zituzten besoak jetsi,baina nagusitasun teknikoa eta Usurbil taldearen esperientziarekin 28-17 galdu zuten

 

Larunbatean ere jubenilak eta senior mutilak jolastu zuten, baina etxetik kanpo eta talde denak galdu zuten.

 

Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilak Ordizia liderraren aurka galdu zuten 4 goleko errentarekin 23-18. Norgehiagoka ondo hasi zuten, defentsa on bat eginez eta horrela markagailuan aurretik joan ziren hasierako minutuetan. Baina lehengo zatiko erdialdera gauzak aldatu egin ziren eta Ordizia pixkana-pixkana bere bi lateralekin aurretik jartzea lortu zuten eta atsedenaldira 10-8 aurretik iritsi ziren. Bigarren zatian Urnietakoek huts asko egin zituzten erasoan eta horrela iritsi zen lehenengo porrota. Orain hurrengo asteko Leizaranen aurkako derbirako prestatuko dira.

 

Urnieta Balerdi Harategiko senior mutilek ezin izan zuten bere joko onarekin segi eta porrotarekin atera ziren Zumarragako Urolaren zelaitik 34-24 geldituaz, tarte handiegia ikusi zena eta gero. Azkeneko 15 minutuetaraino gorritxoak norgehiagokan sartuak egon ziren, esan beharrekoa da Urnietako ez zirela aurretik norgehiagoka guztian joan baina tarteak txikiak ziren etxeko taldearentzat. Taldeak ez zuen beste norgehiagoketan bezala defenditu eta etxeko taldeko lehenengo lineakoek jaurtiketa errezak eginez. Azkeneko minutuetan Urnietakoek baloi asko galdu zituzten eta Urolakoak horrelaxe 10 goleko tartera iritsi ziren. Orain hurrengo norgehiagokarako prestatzea tokatzen da, etxean jokatzen dutela Elgoibarren aurka.

 

Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskak, ezin izan zuten ezer egin Usurbilen aurka jolastutako norgehiagokan, Usurbil bait da talde honetako indartsuena eta Urnietakoek bi jokalari garrantzitsuak falta zituen. Ondo atera ziren baino Usurbildarrak segituan jarri ziren aurretik markagailuan eta atsedenaldira 8 goleko errentarekin iritsi ziren. Bigarren zatian intentsitate berdinarekin segitu zuten Usurbileko neskak eta Urnietakoen nekearekin markagailua tarte handikoa izan zen, 38-15.

 

Igande goizean bi norgehiagoka jolastu ziren etxean. Lehenengo Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilek Bidasoaren aurka jolastu zuten. Bidasokoak bigarren urtekoak ziren eta fisikoz handiagoak eta horrela garaipena errez lortu zuten Irundarrek, baina Urnietakoek ez zioten borrokatzeari uzti baloi bakoitza borrokatzen zutelarik. Horrela markagailua 6-34 Bidasoaren alde.

 

Bigarren norgehiagokan Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilek jolastu zuten eta armailak erabat beteta eta afizioa pozik utzi zituzten, garaipen argia lortu zuten Zumaiako Pulporen aurka 34-13. Norgehiagoka hasieratik bukaeraino menderatu zuten 5-1 defentsa handi batekin eta horrela kontraeraso asko eginaz, oso ondo amaitu zituztela. Jokalari askoren golak nabarmentzen dira eta joku serioa eta ordenatua erakutxi zuten norgehiagoka guztian. Kadete taldeak poztasun ugari emango ditu jokalari ugariko taldea eta oso ondo konpentsatua bait da.

Odei Jimenez tanto berri baten bila

 

 

Imanol Pagola bere atea zaintzen

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa