ESKUBALOI TALDEENTZAKO JARDUNALDI BERRIA
Geroz eta gutxiago falta da aurtengo denboraldiari agur esateko eta hau hilabete honen amaieran izango da, baina oraindik norgehiagokak ditugu jokatu eta bizitzeko.
Aste honetan txikiek etxean jokatuko dute beraien norgehiagokak, horrela Urnieta Adarra Aroztegiko infantil neskak gaur , larunbata, jokatuko dute Aiala A-ren aurka goizeko 10.45-tatik aurrera. Norgehiagoka zaila izango da zeren eta Zarauztarrak lehenengo postuan daude kokatuta.
Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilak bere partez 12.00-tatik aurrera jokatuko dute Eibarren aurka, non txapelketan 4 puntu ateratzen dizkion.
Arratsaldean berriz, Urnieta Quel Abogados jubenil nesken txanda izango da, non Consultin Alavesen aurka jokatuko dute 19.00-tatik aurrera. UKE-ko neskak bigarrenak doaz sailkatuta eta aurrean jarraitu nahi badute ez dute hutsik egin behar jardunaldi honetan.
Etxetik kanpo jolasten duten taldeek, gehien nabarmentzen duena Urnieta Balerdi Harategia senior mutilen eta Leizaranen arteko derbia izango da. Norgehiagoka arratsaldeko 19.00-tatik aurrera izango da eta UKE-koek ez lukete arazorik izan behar puntuan etxera ekartzen Andoaingo bigarren taldearen aurka.
Urnieta Kamoxeko kadete neskak Bera Bera-ren zelaian jokatuko dute, norgehiagoka arratsaldeko 16.00-tatik aurrera izango da. UKE-ko neskak lehenengo postuan daude, baina Donostiarrak atzetik dauzkate bi puntuetara.
Jardunaldia amaitzeko Urnieta Guriako jubenil mutilak, Gasteizera joango dira jokatzera Egibidiren aurka jokatzera. Norgehiagoka arazorik gabe irabazi beharko lukete.