U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/03/27] ASTE BURUKO PARTIDUAK

NORGEHIAGOKA GARRANTZITSUA LEHENENGO TERRITORIALARENTZAT ALOÑA MENDIREN AURKA

 

Lehenengo territorialeko taldeak txapelketako azkeneko bi jardunaldi ditu ligan mantentzea jokoan dutela. Urnieta Balerdik Igandean jokatzen du Aloña Mendiren aurka goizeko 11.30-tatik aurrera. Urnietarrak Zumarragako Urolaren puntu berdinak ditu eta bere atzetik Leizaran dago puntu bat gutxiagorekin eta jaitsiera postuetariko bat okupatzen duena, eta azkena Donostiako Egia dago ia bigarren mailara jaitsita. Jokin Jimenez eta Andoni Urbistondoren mutilak ez dute nahi azkeneko jardunaldirako utzi mantentze hori, baina ez da erreza izango zeren eta Oñatiko taldea hirugarren postuan dago igotzeko fasea jokatzeko borrokatzen ari da. Joaneko norgehiagokan Balerdikoak 29-21 galdu zuten, hainbat mindutako jokalari bait zituen eta istorioa berriz gerta ez dadin zaletuei deitzen zaie kiroldegira gerturatzeko norgehiagoka garrantzitsu honetan animatzera.

 

Eskubaloi jardunaldia hala ere larunbat goizean hasiko da Infantil mutilen norgehiagokarekin, Egia 2-ren aurka jokatuko du 12.00-tatik aurrera, garaipena helburu dutela diputazioko txapelketako bigarren jardunaldian.

 

Arratsaldean Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilak jokatuko dute Legazpiko Karibe-Berri aurka 16.45-tatik aurrera, Diputazioko txapelketako 1. taldeko lehengoak eta etxekoak berriz 4. postuan daude kokaturik.

 

Ondoren Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskak jokatuko dute Zumaiako Pulporen aurka, non Federazioko txapelketako 2. taldean ere lehenengo postuan dago kokatua. Norgehiagoka arratsaldeko 18.30-tatik aurrera izango da.

 

Urnieta Larrialdi Fundazioko senior neskak Bilbon jokatuko dute La Salleren aurka arratsaldeko 19.15-tatik aurrera. Xabi de la Motaren neskak azken jardunaldietako sentsazio onak eta gero Bilbora bi puntuak ekartzera joango dira.

 

Igandean ere senior mutilen norgehiagokaz aparte, Urnieta Adarra Aroztegiko infantil neskak jokatuko dute Andoaingo Leizaranen aurka garaipena helburu dutela eta horrela azkeneko porrotak ahaztu. Norgehiagoka goizeko 10.00-tan izango da Arrate Frontoian.

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa