U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/02/06] ASTE BURUKO PARTIDUAK

ASTEBURU HONETAN ESKUBALOI TALDE BATZUK TXAPELKETA BERRIAREKIN HASIKO DIRA

 

UKEko eskubaloiko jubenil eta kadeteek beraien txapelketak amaituta asteburu honetan txapelketa berriarekin hasiko dira. Horietako batzuk gainera etxean jokatzen dute, Urnieta Kamox kadete neskak izango da hauetako bat Diputazioko txapelketa hasiko duela, larunbatean arratsaldeko 16.30-tatik aurrera Zumarragako Urolaren aurka.

 

Ondoren Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilek jokatuko dute Federazio txapelketa, arratsaldeko 18.15-tan jokatuko dute Bidasoa Irunen aurka.

 

Lehenago goizean Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilak bere txapelketarekin jarraituko dute Bera Bera-ren aurkako norgehiagokan, eguerdiko 12.00-tatik aurrera izango da.

 

Senior taldeek beraien norgehiagokak kanpoan jolasten dituzte. Senior nesken kasuan, Xabi de la Motan neskak Egiaren zelaian jokatuko dute larunbatean 16.45-tatik aurrera, Egiakoak azken postuan daude sailkatuak. Joaneko norgehiagokan gorritxoak irabazi zuten eta orain berdina lortzen saiatuko dira.

 

Senior mutilek berriz igande goizean jokatzen dute 12.00-tatik aurrera Gabaz Elgoibarren zelaian. Garaipen garrantzitsua lortu zutena lehengo asteburuan Urolaren aurka, Urnieta Balerdi Harategikoak moral altuarekin doaz jokatzera. Ez da erreza izango, Elgoibar bostgarren postuan dago sailkatuta eta lau puntu ateratzen dizkie UKE-koei, baina joaneko norgehiagokan Jokin Jimenezek entrenatutakoak irabazi egin zien Elgoibarkoei, asmo berdinekin joango dira Olaizaga kiroldegira.

 

Kadete mutilak diputazio txapelketarekin hasiko dira asteburu honetan, larunbatean jokatuko dute Saiekoren zelaian eguerdiko 12.00-tatik aurrera. Urte honetan Saieko ez zaie ondo eraman, baina Urnieta Itxaso Arrandegikoak irabazten saiatuko dira txapelketa berri honetan ondo hasteko.

 

Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskak Zumaian jokatuko dute Pulporen aurka goizeko 10.00-tatik aurrera, Federazioko txapelketako lehenengo jardunaldian.

 

Eskolako norgehiagokak:

 

UKE eskubaloi eskolako benjamin eta alebinek aukera izango dute norgehiagoka batzuk jokatzeko Zarautzeko eskolaren aurka, igandean izango da goizeko 10.30-tatik aurrera. Norgehiagokak Zarautzeko Antonianos kiroldegian jokatuko dira

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa