ASTEBURU HONETAN ESKUBALOI PARTIDU ASKO IZANGO DIRA KIROLDEGIAN
Larunbatean bost eskubaloi partida jokatuko dira Udal Kiroldegian, UKEko bi senior taldeenak barne, beraz giro bikaina espero da egun guztian zehar.
Jardunaldia 10:45etan hasiko da UKEko lehenengo urteko infantil neskek Hernani Bren aurka jokatuko duten derbiarekin.
Jarraian, 12:15etan Urnieta Itxaso Arraindegiko kadete mutilek Gipuzkoako Txapelketako faseari emango diote hasiera, non beste bost taldeekin batera titulua eskuratzeko lehian egongo den. Lehenengo partida Zarautzeko Amenabar Are aurka dute; hauen kontra jokatu zuten aurreko fasean eta urnietarrek irabazi zuten. Asteburu honetan emaitza errepikatzen saiatuko dira.
Arratsaldean, hiru partida interesgarri izango dira. 16:00etan Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilek Bera Beraren aurka jokatuko dute. Bi taldeek puntu kopuru berdina dute sailkapenean.
17:30etan senior nesken txanda izango da. Urnieta Larrialdiakekoek Errenteriako Ereintzaren bisita dute, talde zaila baina zaleen babesarekin jokoan diren bi puntuak eskuratzeko asmoz dira urnietarrak.
Eguna amaitzeko, plater nagusia: Lehenengo Territorialeko Urnieta Balerdi Harategiak Gabaz Elgoibarren aurka jokatuko duen partida. Gorritxoek aurreko asteburuan Eibarren jasandako porrota ahaztu nahi dute eta horretarako aukera bikaina dute elgoibartarren aurkako partidan. Hala ere, partida berdindua espero da, aurredenboraldian bi taldeek jokatutako partida berdinketarekin amaitu baitzen. Hortaz, emoziorik ez da faltako Udal Kiroldegian.
Gainontzeko eskubaloi taldeek etxetik kanpo jokatuko dute. Urnieta Kamoxeko bigarren urteko infanitl neskek Zarautzeko Aiala Dri egingo diote bisita larunbatean 12:45etan.
Urnieta Adarra Aroztegiko kadete neskek 18:15etan jokatuko dute Egiaren aurka Donostian eta Urnieta Guriako jubenil mutilek 16:15etan jokatuko dute Donibaneren aurka Pasaiako kiroldegian.
Igandean jokatuko duen talde bakarra Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskak dira. 10:30etan jokatuko dute Leizaranen aurkako derbia Andoainen