UKE-KO ESKUBALOIKO TALDEEK AURREDENBORALDIA HASIKO DUTE
Urnietar eskubaloiarentzat oporrak amaitu dira. Aste honetatik aurrera entrenamenduak hasten dira talde batzuentzat.
Senior mutilen kasuan adibidez, joan den astelehenean, Abuztuak 25, hasi ziren arratsaldeko 20:00tan entrenatzen hurrengo denboraldiari begira, lehengo urtean galdutako lehengo maila berreskuratzea helburu dutela. Berrikuntza garrantzitsuena aulkian egon da, Jokin Jimenez entrenatzaile berria edukiko bait dute (lehengo urtean kadete mutilak entrenatu zituen). Taldea gogo handiarekin hasiko da aurredenboraldia egiten 4 entrenamendu saio edukiz astero Irailan zehar. Honi gehitu behar zaizkio lagunarteko bi norgehiagokak.
Bestalde senior neskak lehengo urteko taldea errepikatzen dute eta jubeniletatik etorritako jokalariak gehitu dira, taldeari freskotasuna emanez. Xabi de la Motaren eskutik entrenatutakoak hasi dituzte bere entrenamendu saioak.
Jubenil taldeen kasuan, mutilak ez dute berrikuntzarik azaltzen lehengo urtearekin alderatuta. Hori bai, UKE izenarekin jokatuko dute berriro, kontuan harturik lehengo urtean Usurbilekin fusionatuta jokatu zutela. Talde honen entrenatzaileak Jorge Segurado eta Patxi Morandeira dira.
Jubenil neskak ere entrenamenduak hasi dira arratsaldeko 18.30-tan, 4 saio eginez astean eta Irailaren 6an duten lagunarteko helburu dutela, hau Andoaingo Leizaranen aurka izango da. Andoni Ruiz-ek eta John Sanchez-ek entrenatzen duten taldea, oso gaztea da partaide askorentzat bere debuta bait da jubeniletan.
Kadete kasuan, UKE-k bi talde indartsu aurkezten ditu denboraldi honetan. Kontxi Estevez-ek eta Erik Rodrigues-ek zuzendutako mutilak oso talde konpetitiboa izanik arazo asko emango ditu bere arerioei. Beraien entrenamenduak Irailaren 1ean hasiko dituzte arratsaldeko 19:00-tan.
Kadete neskek lehengo urteko talde berbera edukiko dute, José Manuel Manero-k eta Alex Rodrigues-ek entrenadore berberak edukiz, lehengo urtean denboraldi bikaina egin zutelarik. Entrenamenduak Iraialaren 2-an hasiko dituzte arratsaldeko 18:00-tan eta astearte eta ostegunetan izango dira.
Azkenik txikienak, infantil mutilak Irailaren 1-ean hasiko dute bere aurredenboraldia, Eneko Salaberriak eta Borja Rodriguezek entrenatuko dituztelarik eta 2001 eta 2002ko guztiei animatzen die lehenengo entrenamentura joatea.
Infantil neskak Xabat Salaberriak eta Carlos Fierrok entrenatuko dituzte. Aurredenboraldia Irailaren 2-an hasiko dute arratsaldeko 19:00-etan Polikiroldegian.
Eskubaloiko sekziotik, eskubaloia egitea animatzen zaituztegu entrenamentuen ordutegia eta egunak goian dituzuelarik. Anima zaitezte!!!
Entrenamendu ordutegi taula ikusi