U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2013/11/18] AZAROAREN 16 eta 17 ASTE BURUKO EMAITZAK

EMAKUMEZKO SENIOR TALDEAREN GARAIPENA EGIAN

 

                      

Garaipen garrantzizkoa, aste buru honetan Senior taldeko neskek lortutakoa Egiaren aurka. Taularen beheko aldean zeuden gure aurkariak, eta beharrezkoa genuen garaipena. Lehen zatian bost tantogatik galtzen joan ondoren, bigarren zati bizi eta eraginkor baten ondorioz, 14-24 emaitzaz etxeratu ziren gure neskak. Datorren astean, etxean, hirugarren postuan doan Ereintzaren aurka taulan postuak igotzen saiatuko da.


Urnieta Bosteko taldeko lehen urteko kadete neskek, Gasteizko Baskongadas taldearen aurkako partidatik bi puntu etxeratu zituzten. Defentsa eta kontraeraso bikain baten ondoren, garaile izan ziren. Jaurtiketa asko kale izan baziren ere, markagailuan 9-11-eko garaipenarekin bukatu zen partidua.

 

Gizonezko infantil maila, denboraldi bikaina egiten ari da, bigarren taldeko garaile da momentuz taulan, Zarauzko Amenabar C taldeari 19-32ra garaitu ondoren. Joan den urtean zehar hartu zuten esperientzia ezinbestekoa da taldearentzat, aurtengo emaitza on hauek lortzeko momentuan.Honela, larunbatean gure taldearen gailentzea lehen momentutik nabari izan zen.


Urnieta HK10 Hotela taldeko kadete mutilak aldiz, bere lehen urtea dela nabari zaie, eta Gasteizko Corazonistasen aurka ezin izan zuten igandean garaipena lortu. Behin eta berriz saiatu arren, Gasteiztarren fisikoa ezinbestekoa izan zen 21-35 markagailuan argi geratu zen bezela. Aurrera begira, beraien eskurakoak izango diren bi partida dituzte zain.

 

Urnieta HK 10 Hotela jubenil taldeko neskek, Zarautzen bere partidua galdu zuten. Hasiera makala izan zen, eta nahiz eta bigarren zatian jokoa hobetu, ezin izan zuten partiduaren emaitza berdindu, Zarautz 24 UKE 19 bukatu zelarik neurketa.

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa