U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2013/12/25] ABENDUAREN 21, 22 eta 23ko ASTE BURUKO EMAITZAK

 

2013. URTEARI AGURRA ZORTE KAXKARRAREKIN EMAN DIO ESKUBALOIAK

Urnietako K.E.ko taldeek zorte kaxkarrarekin esan zioten agur 2013 urteari joan den aste buruko partidetan.

Urteari agur esaten lehenak, gizonezko jubenil Usurbil-UKE taldea izan zen, Gipuzkoako txapelketako azken faseko Egiaren aurkako partidua ostegunera aurreratu zuten. Finalaren azken fase honetan jokalari eskasia eta hainbat jokalarien lesioak nabari izan ziren, 34-25 galdu zuten  partida, bigarren zaitiaren erdi alderarte aukera onak izan bazituzten ere. Fisikoki eta animikoki errekuperatzeko ondo etorriko zaie gure mutilei gabonetako geldialdi hau.

Larunbat goizez, Urnieta Mecaniados Kamox taldeko bigarren urteko kadete neskek izan zuten Elgoibarren aurka 16-17ko emaitza gogorraz galdu beharra. Partidu oso oso berdindua, azken minututan ez asmatzeak, azken minututan bigarren faseko estreinaldiko partidua galtzea ekarri zien.

.Arratsaldez, Urnieta Balerdi harategiako senior mutilek  Eibarra egin zuten bisita, 36-18 galdu zuten, Urnietarren partidu kaxkarra, eta oporraldia primeran etorriko zaie, atseden hartu, indarberritu eta ondoren txapelketaren bigarren faseari ekiteko.

Urteari agur kiroldegian bertan esaten zioten taldeei, ez zitzaien hobeto joan igandean.

10:30etan, lehen urteko kadete nesken Urnieta Bosteko jatetxea taldeak, partidu kaxkar baten ondoren 23-31 galdu zuten Egiaren aurrean.

Jarraian, Urnieta London Schooleko senior nesken txanda zen, Aloña Mendi hartzen zuten etxean sailkapeneko bostgarren postua jokoan zutelarik. Partida oso berdindua, azken 10minutuetan talde bisitariaren garaipen ekarri zuena. Aloña taldeak, gure Olatz Olmedoren aurka defentsa gogor bat jarri zuen, non gure neskaren erasoak behera egin zuen nabarmen, Aloñari garaipena emanaz 24-28ko markagailuaz. Aipagarria Edurne Artola jubenilaren partehartzea, azken aldian seniorrekin partidak jokatzen gogor lanean eta emaitza onak lortzen ari dena.

         

Jokatzen azken taldea, emakumezko jubenil taldea izan zen, Eibarren aurrean astelehenean 10:30etan. Urnietarrak kadeteez hornitutako taldea eraman zuten, hasiera txarra, eta partidu osoan  zehar atzetik joan ondoren, erreakzionatzeko aukera izan eta saiatu baziren ere, arbitroaren erabaki zalantzagarri batzuen  ondoren, 24ko berdinketaz etxeratu ziren.

Partidu hauekin, eskubaloiak 2014 urterarte agur esaten dio konpetizioari, baina gogorarazi, eskubaloi jarraitzaile guztiek, beraien gozamenerako egun handia dutela datorren abenduaren 30, astelehena, V.Gabonetako txapelketarekin, infantil eta kadete mailakoentzat. Gure taldeaz gain, Uharte (Nafarroa), Barakaldo (Bizkaia), Ordizia y Ereintza (Gipuzkoa) ko taldeak izango dira bertan. Egun osoan zehar, kiroldegian eta frontoian izango diren partida ezberdinek,eskubaloi festa handi bat osatuko dute.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa