U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/10/21] ROCASAREN ENTRENAMENDUA URNIETAN

    OHOREZKO MAILAKO ROCASA TALDEAK URNIETAN ENTRENATUKO DU

 

Nesken Ohorezko Mailan jokatzen duen Rocasa talde kanariarrak, asteburu honetan Bera Beraren aurka jokatu behar duen partida dela eta, Urnietako Kiroldegia aukeratu du partida garrantzitsuaren aurreko entrenamendurako. Kanariarren lan saioa ostiralean izango da 19:00etatik aurrera.

 

Badira aste batzuk talde kanariarra Bera Beraren bitartez UKEko eskubaloi sailarekin harremanetan jarri zela Urnietan entrenatzeko aukeraz galdezka. Rocasakoak Urnietako hotel batean ostatu hartuko dute eta herriko klubaren zein kiroldegiaren aldetik erraztasun guztiak jarri dira maila altuko talde batek Urnietan entrenatu ahal izateko.

 

Une honetan Rocasa Bera Berarekin berdinduta dago sailkapenean eta taldearen kide diren zenbait selekzioko jokalari, besteak beste, Silvia Navarro atezaina eta Almudena Rodriguez.

 

Sarrera mugatuko entrenamendua:

 

Kanariarren entrenamendua ikusi ahal izateko aukera UKEko eskubaloi saileko kideek bakarrik izango dute, beti ere lehengo urtean jokalari guztiei banatutako kamiseta arrosarekin azalduz gero. Gainera, kolaborazioa eskertzeko, entrenamenduaren amaieran Rocasak hitz eman du jokalariekin argazkiak ateratzeko aukera edukiko dutela urnietarrek. Bestalde, Bera Berak Eskubaloi Eskolako eta infantil taldeetako jokalariak gonbidatu ditu larunbateko partida ikustera.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa