U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/06/11] ESKUBALOI ASTEA UKEn

DENBORALDIA IXTEKO UKE ESKUBALOIKO SEKZIOAK JARDUERAZ BETERIKO ASTEA ARI DA PRESTATZEN

 

Hurrengo astean zehar gure herrian protagonista eskubaloia izango da. UKE eskubaloiko sekzioak jarduera ezberdin batzuk prestatu ditu aste guztian zehar.

 

Jarduerak 16 asteartean hasiko dira arratsaldeko 19.00-tatik aurrera lekaio kultur etxean, non mahai inguru bat egongo da Iñaki de Mujikak moderatua, mahai honetan Matxalen Ziarsolo eta Esther Arrojeria (Bera-Berako jokalariak), Aitor Urbitarte (Amenabar taldeko entrenatzailea), Fernando Bolea ( Bidasoa taldeko entrenatzailea) eta Egoitz Carracedok (Lehenengo nazionaleko Usurbileko jokalari Urnietarra) lagunduko die Iñakiri.

 

Asteazkenean kiroldegian 18.30-tatik aurrera, Martin Larrañagak, gorengo mailara orain dela gutxi igo den Aiala Zarautzen entrenatzaileak, entrenamendu bat eskainiko du jokalari gazteetan oinarritutakoa izango da (Infantil eta Kadete maila).

 

Eta Ostegunean 19.00-tatik aurrera bake epaitegiaren aretoan Alex Nogues egongo da, Gipuzkoako federazioko zuzendaria, hitzaldi bat emango du defentsak duen garrantziari buruz.

 

 

Street Handball txapelketa

 

Ostiral arratsalderako 16.00-tatik aurrera eta larunbat goizean, 9.30-tatik aurrera Street Handball txapelketa bat prestatu da Placido Mujika plazan jokatu da, kategoriak alebinak, infantilak eta kadeteak izango dira eta pertsona guztientzat zabalik dago jokatu nahi duenak bai eskubaloia egiten duena edo ez. Taldeak 5 jokalarikoak izango dira eta parte hartzeko lehenago e-mail bat bidali beharko da taldearen izenarekin eta taldean egongo diren jokalariekin eta telefono batekin eskubaloiakom@urnietake.org-ra, edo ostiralean Placido Mujikara arratsaldeko 16.00-tan joaten. Neska-mutilez osaturiko taldeak bi goleko errentarekin hasiko dute norgehiagoka.

 

Hitzaldiak eta txapelketa denentzako irekia izango da.

 

Denboraldi amaierako afaria

 

Astea eta denboraldia ahal den hoberen ixteko eskubaloiko familia larunbata 20-an bilduko da, Oianume Jatetxean urteroko denboraldi amaierako afarian. Afari honetan, non  jokalariak, entrenatzaileak, kudeatzaileak eta gurasoak egongo diren, denboraldiko bideoak, sariak eta opariak banatuko dira eta afaria dantza batekin amaituko da.

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa