JARDUNALDI BERRI BAT UKEko ESKUBALOI TALDEENTZAT
Bi senior taldeek beraien konpromisoak etxetik kanpo jokatu arren, asteburu honetan jokatuko den jardunaldiko lau partida Udal Kiroldegian izango dira.
Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilak izango dira jokatzen lehenak, larunbat goizean 10:45etan Errenteriako Ereintza Cren aurka. UKEko txikienek garaipenaren bidera itzuli nahi dute azkeneko partidua Bidasoaren aurka galdu ostean.
Jarraian, 12:00etan, Urnieta Kamoxeko bigarren urteko infantil nesken txanda izango da. Hauek ere garaipenaren bidera itzuli nahiko dute Legazpiko La Sallek egingo dieten bisitan.
12:00etan ere baina Bidebietako kiroldegian, Urnieta Itxaso Arraindegiko kadete mutilek lehenengo faseari amaiera emango diote Bera Beraren aurka. Urnietarren nahia da garaitu gabe bukatzea fase hau.
Arratsaldean bi partida jokatuko dira Udal Kiroldegian. 17:15etan Urnieta Adarra Aroztegiko kadete neskek Cerrajeros ZKEren bisita izango dute eta 19:00etan Urnieta Quel Abogadoseko jubenil nesken txanda izango da Ordizia Irurenaren aurka.
Urnieta Larrialdiakeko senior neskek Egiaren aurka jokatuko dute Donostian 16:30etatik aurrera. Donostiarrek urnietarrek baino puntu bat gehiago daukate sailkapenean, beraz aukera paregabea dute neskek emaitza on bat ekartzeko etxera.
Igandean jokatzen duten talde guztiek etxetik kanpo jokatuko dute. Lehenengo Territorialeko senior mutilek Eibar Eskubaloiari egingo diote bisita Ipuruan 12:30etatik aurrera. Urnieta Balerdi Harategikoek ez dute erraza izango armaginen zelaian bi puntuak eskuratzeko, Eibar etxean indartsu den taldea baita, baina UKEkoek garaitu gabe jarraitzeko asmoarekin joango dira Eibarrera. Gorritxoak sailkapeneko bigarren postuan dira 9 punturekin eta eibartarrak berriz, bosgarren 6 punturekin.
Lehenengo urteko infantil neskek eta jubenil mutilek 12:00etan jokatuko dituzte beraien partidak. Lehenengoek Hernaniren aurka jokatuko dute etxeko taldearen aurka eta Urnieta Guriako jubenil mutilek Egiari egingo diote bisita.