U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/01/19] URTARRILAREN 17-18 ASTEBURUKO EMAITZAK

BOST GARAIPEN ESKUBALOIKO JARDUNALDI ON BATEAN

 

 

UKE-ko zortzi taldeek txapelketa zuten asteburu honetan eta horietatikek bostek lortu zuten garaipena.

 

Lehenengoak garaipena lortzen Urnieta Adarra Aroztegiko infantil neskak izan ziren, non bere kategoriko infantil neska talde indartsuenetako bat zela erakutsi zuten berriz ere. Oraingoan hirugarren postuan zegoen Tolosari irabazi zion (20-12)-ko markagailuarekin. Garaipen honekin bigarren postuari eutsiko dio sailkapenean, liderrarengatik bi puntura.

 

Momentu honean dagoen beste nesken taldea Urnieta Kamoxeko kadete neskak dira, nun Usurbil B-ri irabazi zion (27-18)-ko markagailuarekin. Beraien jokua erabiliaz irabazi zuten, hau da, defentsa ona eta irteera azkarrak kontra-erasoan, norgehiagoka hasieratik bukaeraraindo menderatu zuten.

 

Ez zen oso arratsalde ona izan kiroldegian. Hiru norgehiagoketatik bakarrak irabazi zuen. Saria lortu ze zutenak bi talde seniorrak izan ziren.

 

Urnieta Larrialdiak-eko senior neskek galdu egin zuten beraien norgehiagoka Zumaiako Pulporen aurka. Lehenengo zatian norgehiagoka parekatua izan zen eta atsedenaldira (7-9)-ko markagailuarekin iritsi ziren. Etxekoek bigarren zatian erasoan huts asko egin zituzten eta hiru gol bakarrik sartzea lortu zuten, horrela bi puntuak Zumaiara joan zire. Norgehiagoka (10-17) amaitu zen.

 

Urnieta Balerdiko senior mutilak Tolosaren aurka jokatu zuten, non Tolosarrek bere lehenengo taldean jokatzen duten hainbat jokalariekin jolastu zuen. Nahiz eta etxekoek buru ez zuten jetxi eta norgehiagoka guztian saiatu ziren baina kanpokoak hobeagoak izan ziren hirurogei minutuetan zehar. Lehenengo zatia (10-16) amaitu zen. Bigarren zatian hiru goletara gerturatu ziren etxekoak, baina galdutako pare bat baloiekin Tolosakoak kontra-erasoan atera eta markagailua berriz ere handitzea lortu zuten. Amaieran markagailua 23-32 argi batekin amaitu zen. UKE-ko golak horrela banatu ziren: Xabat(1), Julen(1), Borja(4), Gorka U.(4), Iñaki(1), Josu A.(2), John(9) eta Gorka V.(1). Atean Iosu Irigoyen eta Peru Lizasok jokatu zuten.

 

Arratsaldeko poztasun bakarra Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskek eman zuten, non 19-13 irabazi zuten Urolaren aurka. Norgehiagoka kontrolpean eduki zuten momentu guztian.

 

Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilak Eibarren jolasten zuten berriz ere. Lehengo astean porrotarekin itzuli ziren, baina asteburu honetan garaipenarekin etorri dira. Horrela amaieran Eibar Eskubaloia 24-26 UKE.

 

Igande goizerako bi norgehiagoka geratzen ziren oraindikan. Lehenengo Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilak jokatzen zuten Ereintza B-ren aurka. Etxekoek norgehiagoka ona jokatu zuten eta ia norgehiagoka guztia irabazten joan ziren, baina azkeneko minutuetako nerbioak kanpokoei norgehiagokari buelta ematea utzi zien. Amaieran 28-30 markagailuarekin amaitu zen,

Ander Elustondo, Ereintzako defentsari aurrea hartuta

 

Ondoren Urnieta Guriako jubenil mutilak jokatu zuten eta garaipena lortu Arrasateren aurka. Meritu handiko garaipena zeren eta atezain gabe eta pare bat lesionatu zituen etxeko taldeak. Atean bi jokalari jarri ziren, Gorka Miranda ez zuela gaizki egin eta Pablo Fierro. Hala ere ezgaitasun hauekin Jorge Segurado eta Patxi Morandeirak entrenatutakoak norgehiagoka aurrera atera zuten (31-29)-ko markagailuarekin.

 

Mikel Martinez, gizonezko jubenil taldekoa, igandeko partiduko jokaldi batean

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa