ASTE BURU HONETAN BI TALDE BAKARRIK ARITUKO DIRA ETXEAN
Infantilak eta senior mutilak izango dira, aste buru honetan beraien partiduak Urnietan jokatuko dituzten talde bakarrak.
Urnieta Guria kafetegiako infantil mutilen taldeak, orain arteko partidetan inork garaitua izan ez denak, Leizaran Aren aurka derbia jokatuko du larunbatean 12:00etan.
Urnieta Balerdi Harategia taldeko senior mutilak, igandean 10:30etan Tolosa hartuko dute etxean, partida garrantzitsua, Urnietarrak bederatzigarren postuan, eta Tolosarrak zortzigarrena bait dute sailkapen taulan.Joan den aste buruan Zarautzen lorturiko garaipenaren ondoren, aukera bikaina jeitsiera postuak atzera uzteko.
Aste buru honetan, gainerantzeko partiduak etxetik kanpo izango dira. Infantil neskak Iruna doaz Bidasoaren aurka Urantzuko frontoian jokatuko dute larunbataz 10:00etan.
Urnieta London School senior taldeko neskek partida zaila dute, lehen postuan dauden Usurbilen aurka.Usurbilgo Oiardo kirolgian, larunbatean 12:45etan. Gure neskek beraien aldetik dena jarriko dute, Usurbildik puntuak etxeratzeko.
Urnieta HK10 hotela taldeko mutilak, igandean arituko dira Yoldi kiroldegian 11:15etan Egiaren aurka, ligako bigarren faseko azken partidua, beraien helburua, irabazi eta fase hau partidarik galdu gabe bukatzea.
Emakumezko kadete bi taldeak eta jubenil bi taldeak, beraien liga txapelketak bukatu ondoren, atsedenaldia dute, datorren aste buruetan kopa jokatzen hasteko.
Bestalde, Gipuzkoako emakumezko kadeteen selekzioak, Udal kiroldegian entrenatuko du, igandean 12:00etan senior mutilen partiduaren ondoren. UKEko bost jokalari izan dira bertan parte hartzera deituak.