U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/11/03] AZAROAK 1-2 ASTE BURUKO EMAITZAK

KADETEEK BAKARRIK IRABAZI DUTE ASTEBURU TRISTE BATEAN ETXEKO ESKUBALOIKO TALDEENTZAT.

 

 

Hilabetearen aldaketak ez dio batere ondo egin UKE-ko eskubaloiko taldeei eta kadeteek bakarrik lortu zuten garaipena.

 

Esandakoa, Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilak bakarrik izan ziren garaipenarekin egin zirenak (33-28), partidu oso serio egin zutela Oñatiko Aloña Mendiren aurka, nun Urnietakoen puntu berdinekin iristen bai ziren Urnietara. Defentsan oso ondo egokituta, erasoan lehenengo zatian Ioritz Lizeaga eta Pablo Fierro extremoek nabarmendu zuten, nun Oñatiko defentsak erotu zituzten. Bigarren zatian UKE-k tartea handitu zuen eta talde guztiak maila handia eman zuen, Joseba Errazkin lateral ezkerrean ederto jolasten eta Odei Jimenezen norabide ona erdiko postuan. Maila hona ere Unai Urdangarin eta Imanol Pagola atezainek eman zuten. Garaipen garrantzitsua Kontxi Estevez eta Erik Rodrigues-ek entrenatzen duen taldearentzat, nun hirugarren jarri dira sailkapenean 8 punturekin bigarrenaren berdinekin, Donostiako Saieko.

 

  

Kadete taldeko Pablo Fierro atera jaurtiketa egiten

 

Joseba Errazkin kadetea atera jaurtiketa egiten.

 

Urnieta Larrialdi Fundazioko senior neskek bi norgehiagoka zituen asteburu honetan, horietako lehenengoa ostiralean izan zen, Zarautzen aurka lehenengo postuan iristen zela Urnietara. Urnietakoak ondo lehiatu zuten eta azkeneko minutuak arte aukerarekin egon ziren. Nahiz eta Zarauztarrak markagailuan beti aurretik joan, tarteak gutxienekoak ziren nun Urnietakoak gol bateko tartera arte egotea lortu zuten amaitzeko minutu gutxietara. Baina nekearengatik egindako huts batzuengatik hustekabea ematea eragotzi zien eta Zarautzekoei markagailua 23-29 geratzea onartu zien eta bi puntuak eramatea.

Beste norgehiagoka derbia izan zen igandean kiroldegian jolastu zutena, Andoaingo Leizaranen aurka. Bi faseko norgehiagoka, lehenengo zatian bi taldeen berdintasuna izan zen azpimarragarria(11-11), bigarren zatian UKE-ko neskek defentsan besoak jetsi zituzten, tartea egitera onartu zien Leizarangoei, nun 6 goleko tartea ere lortu zuten. Azkeneko minutuetan zelai osoan zehar “pressing” egiten egon ziren Urnietakoak eta horrela tartea murriztu, azkenean 22-24 Andoaingoen alde.

 

Urnieta Kamoxeko kadete neskek ere Andoaingo Leizaranen aurka jolastu zuten igandean eta norgehiagoka bigarren zatian galdu zuten, nun bigarren zatiaren hasieran 4 goleko errenta eraman zuten. Erasoan egindako huts askok pase txarrak eginez, kanpotarrei kontra erasoak egitera onartu zien eta tarteari buelta eman zien, horrela Andoaingoek etxera bi puntu emanez(21-23).

 

Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilek ere zorte txarra eduki zuten, beraien Ormaiztegi bisitan, non sailkapeneko lehenengoaren aurka jolasten zutelarik eta tarte handiko porrotarekin itzuli (24-14). Aurkariaren zailtasunarekin, UKE-koen norgehiagoka hotzarekin eta arbitraje txarra eta etxekoarekin, non UKE-koei norgehiagoka guztian zehar 8 exklusio atera zizkien, Urnietako bankiloa haserretuz.

 

Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskak ere esku hutsik bueltatu ziren Zarautzetik, non 23-20 galdu zuten bere mailako aurkari baten aurka ez zuela ere oraindik punturik lortu sailkapenean. Norgehiagoka berdindua izan zen eta bi taldeak garaipenaren bila ibili ziren. UKE-koek ere aurretik jartzea lortu zuten bigarren zatiko hasieran, baina ez zuten tarte handia lortu eta etxekoak lortu zuten buelta ematea markagailuan azkeneko minutuetan, horrela lehenengo bi puntu lortuaz.

 

 

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa