U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/12/15] ABENDUAREN 12-13 ASTEBURUKO EMAITZAK

SARIRIK GABEKO ESFORTZUA ESKUBALOIKO SENIOR MUTILENA

 

Urnieta Balerdi Harategiak ezin izan zituen eskuratu bi puntuak Zumarragako Urolaren aurka larunbat arratsaldean Udal Kiroldegian jokatutako partidan. Jokin Jimenez eta Patxi Morandeiraren mutilei partidan sartzea kosta zitzaien arren, lehenengo zatia 12 goleko berdinketarekin amaitu zen. Lehenengo 30 minutuak amaitzear zeudenean Gorka Urigoitia zentral gorritxoa lesionatu egin zen eta taldeak baja hori nabaritu zuen bigarren zatian. Bigarren zatian Urola nagusi izan zen markagailuan gol abantaila minimoei esker eta erasoan egindako akatsak izan ziren UKEkoek garaipena eskuratzea galarazi zutena. Azkenean, UKE 23 Urola 25. Datorren astean Zarautzen bisita izango dute eta bolada txarra amaitzeko aukera paregabea izango dute urnietarrek. Partida hori hasi baino lehenago, eskubaloi sailak omenaldi bat eskainiko UKEko sortzaile eta diruzain izandako Josu Garmendiari. Bere familiak Urnietako eskubaloiaren estima eta adiskidetasun osoa jasoko ditu.

Urnieta Altuna Autobusak lehenengo urteko infantil neskek derbi ona jokatu zuten Leizaran Aren aurka. Partida gogorra eta berdindua izan zen hasieratik eta jaurtiketa argiak huts egin arren, atsedenaldian markagailuan urnietarren aldekoa zen 8-6. Bigarren zatian UKEkoen defentsa-lan on batek Leizarani arazoak sortu zizkion eta, jaurtiketetan eraginkorragoak izatearekin batera, partida 17-11 amaitu zen etxekoen alde. Nabarmentzekoa Kontxi Estevezek zuzendutako talde guztiaren lana.


Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilek partida zaila espero zuten Ereintza Bren aurka, baina urnietarrek beraien indar guztia erakutsi eta defentsa eta erasoko talde-joko bikain batzuei esker atsedenaldira 20-10 iritsi ziren. Bigarren zatian lanean gogor jarraitu zuten bi puntu garrantzitsu eskuratu arte amaierako 38-28 emaitzari esker. Kiroldegira hurbildu ziren zaleek Eneko Salaberria eta Borja Rodriguezen mutilek egiten ari diren lanaz gozatu ahal izan zuten.


Zorterik izan ez zutenak Urnieta Itxaso Arraindegiko kadete mutilak izan ziren eta beste behin Saiekoren aurka galdu zuten. Ez zuten ondo hasi partida urnietarrek eta donostiarrek berehala hartu zuten 6 goleko abantaila markagailuan. Hala ere, gorritxoek gol-aldea murriztea lortu zuten eta atsedenaldira 16-18 iritsi ziren. Bigarren zatian UKEk partida berdintzeko aukerak izan zituen baina minutuak aurrera joan ahal indarra galdu eta Saiekok golak egiten jarraitu zuen 6 goleko abantaila lortu arte. Azkenean, 30-39 donostiarren alde.


Partida gorabeheratsua Urnieta Kamoxeko bigarren urteko infantil neskek jokatutakoa Leizaranen bigarren taldearen aurka. Lehenengo zatia txarra izan zen UKEkoen aldetik, oso geldirik jokatuz, baina beraien nagusitasun fisikoari esker 5-9ko markagailuarekin iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian Carlos Fierro eta Xabat Salaberriak entrenatutako neskak hobeto jokatzen hasi ziren eta gol bakarra jaso zuten defentsa bikain bati esker. Bukaeran, 6-21 UKEkoen alde eta orain Ordizi Irurenaren aurka jokatuko duten partidaren zai daude, Gipuzkoako Txapelketarako erabakigarria izango dena.

 

Gainontzeko emaitzak:

Senior neskak: Pulpo K.E 24 Urnieta Larrialdiak 14

Juvenil neskak: Urnieta Quel Abogados 27 Zuri Zuri 16

Juvenil mutilak: Zarautz 32 Urnieta Guria 31 eta Bergara 39 Urnieta Guria 22

Kadete neskak: Ereintza A 29 Urnieta Adarra Aroztegia 13

Eskubaloi eskola: UKE 10 Tolosa 34

 

Eskubaloi kanpusa

 

Gogartu Eskubaloi Kanpuserako izen ematea irekita dagoela. Abenduaren 28, 29 eta 30ean ospatuko da eta benjamin eta alebinei zuzendua dago. Inskripzioa kirodelgian egin daiteke eta 5 euroko balio sinbolikoa du.

 

 

 

 

 

 

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa