LEHENENGO TERRITORIALGO TALDEAK NORGEHIAGOKA TXARRA JOKATU ZUTEN DONIBANEREN AURKA, NON DONIBANEKO TALDEA TXAPELDUN GERATU ZEN

UKEko taldeak ezin izan zuen Donibane gainditu, azken hauek lehen postua lortu dutelarik
Ezin izan zuen izan, txapelketako liderraren etxean jokatutako norgehiagoka ezinezkoa izan zen, Urnieta Balerdikoek norgehiagoka txarra egin zuten, bakarrik lehenengo 15 minutuetan eman zutela aurpegia, 3-2-1 defentsarekin irten ziren eta Donibanekoei erasoan trabatuak geratu ziren eta UKE-koek baloi batzuk lapurtu zituzten baina baloi hauek galdu egiten zituzten eta horrela Donibaneri markagailuan jutea erraztu zien eta 13. minuturako 7-4 zijoazten. Gorritxoen aulkiak eskatutako hutsarteak ez zuen ezertarako balio zeren eta Doni-ko 6-0 defentsa gorra zaila zen pasatzea. Atsedenaldira etxekoen alde tarte politarekin iritsi ziren 15-9. Bigarren zatia lehenengo zatiaren berdintsua izan zen, hutsak segitzen zuten eta Balerdikoek erasoan ezin zuten ezer egin eta lortzen zutenean atezainak ateratzen zituen. Ahazteko norgehiagoka eta azkar gainera zeren eta bi norgehiagoka geratzen dira eta mantentzeko irabazi egin behar da eta hurrengo astean igandean Aloña Mendiren aurka beste aukera izango dute. Donibane txapelketako txapeldun geratu zen eta zoriontzea besterik ez da geratzen.

UKEko mutilak Donibaneko defentsa garaitu ezinik
Norgehiagoka zoragarria larunbatean Urnietan jokatu zena kiroldegian, non Urnieta Larrialdiak-eko senior neskak Urdaibaien aurka jokatu zuen. Norgehiagokak osagai guztiak izan zituen zaleak ez aspertzeko: intentsitate handiarekin jokatu ziren 60 minutuak, trantsizio azkarrak bi taldeen partetik eta treguarik gabe inorentzat. Norgehiagoka gaizki hasi zen Urnietarrentzat, non Mundakarrak defentsa aurreratua egin zuten eta ez zekitela zer egin jokatzen ari ziren. Baina Larrialdikeko neskak erreakzionatu egin zuten erasoan bi pibote jarriaz, kanpoko taldeak ez zekien zer egin eraso honekin. Norgehiagoka atsedenaldira 15-na iritsi ziren, eta markagailuan berdintasunarekin. Bigarren zatia oso ziragarria izan zen, baina bukaeran xehetasun txikiak Urdaibaikoei egin zien irabaztera, baino Urnietarrek joko polita erakutsi zuen eta zaletuak pozik atera ziren, eta asteak pasa ahala joko hobeagoa egiten ari dira.
Urnieta Kamoxeko kadete neskak garaipena lortu zuten Eibarreko kiroldegian jokatutako norgehiagokan, Eibarreko neskak irabazten hasi ziren zeren eta Urnietako neskek atearen aurrean huts baten bat egin zuten. Norgehiagoka hasieran 6-0 jarri ziren Eibarreko neskak, beraientzako ikusten zutela garaipena. Urnietarrak defentsa ona egiten hasi ziren eta 6-4 jarri ziren markagailuan. Bigarrengo 10. minuturaino Eibarreko neskak bi goleko tartearekin irabazten joan ziren baina defentsa ona egiten zuten Urnietakoak abantaila hartu zuten. Abantaila honekin norgehiagoka amaitu arte egon ziren 18-14 markagailura iritsi arte. Garaipen honekin lehenengo postuan mantentzen dira.
Urnieta Adarra Aroztegiko infantil neskak norgehiagoka zaila zuten, non seguraski Gipuzkoako talde honenaren aurka jokatu zuten Zaratzeko Aiala A-ren aurka larunbat goizean. Lehenengo zatian ondo hasi ziren eta aurpegia eman zuten baina atearen aurrean egindako hutsak eta Zarauztarren kontra-erasoak norgehiagoka hautsi zuten atsedenaldira 12-6 iritsiaz. Bigarren zatian Zarauztarrak berdin jarraitu zuten eta Urnietako neskak eskuak jaitsi zituzten eta amaierako markagailua 27-8 izan zen.