JARDUNALDI ZORAGARRIA UKE-KO ESKUBALOI TALDEENTZAT.
Azken asteburu honetan, eskubaloiko etxeko taldeek jardunaldi zoragarria eduki zuten , 5 garaipen, berdinketa bat eta porrot batekin.
Lehenengo garaipena infantil nesken eskutik iritsi zen, 29-20 markagailuarekin irabazi zion Zarautzeko Aiala E-ri, non norgehiagoka hasieratik bukaera arte menderatu zituzten, UKE-ko txikiek gauza handiak egin ditzake, Leizaran A-ren aurkako derbian irabazten hasita.
Kiroldegian atxaldea zabaltzen zuen norgehiagoka, Urnieta Kamoxeko kadete neskak arratsaldeko lehenengo garaipena lortu zuten Zumaiako Pulporen aurka (28-20), norgehiagoka on batean non bere puntu indartsua erakutxi zuten, kontra-erasoak.
Azkenean Urnieta Larrialdi Fundazioaren lehenengo garaipena iritsi zen Egiaren aurka 32-28, baina ez zen erreza izan eta lehenengo zatiko berdintasuna izan zen norgehiagokako tonua. Bigarren zatian izan zen non UKE-ko neskak defentsan hobeago egon ziren eta beraien minutu honenak lortu zituzten erasoan non tarte polit bat hartu zuten eta amaiera lasaiagoa eduki. Lehenengo bi puntu garrantzitsu lortu zituzten garaipen honekin eta alaitasun eta motibazio pixkat emango dio taldeari hurrengo norgehiagoketan hobeto jolasteko.

Uxue Salaberria, senior nesken taldeko jokalaria

Maialen Beristain jaurtiketa eder baten momentuan.
Zorte gutxiago Urnieta Balerdi Harategiko senior mutilak izan zuten Usurbilen aurkako norgehiagokan. Lehenengo 30 minutuetan galdutako 9 baloiak izan zen albiste txarrena, hala ere atsedenaldira gol bateko tartearekin iritsi ziren 14-15. Bigarren zatian jokua hobetu egin zuten eta 5-1-eko partzialarekin norgehiagoka berdintzea lortu zuten 26na 5 minutu faltan. Etxeko taldea garaipenaren bila zijoala, askotan gertatzen den bezela Usurbilen aurkako norgehiagokan epaileak azaldu ziren norgehiagoka desnibelatzeko, non beraiek bakarrik ikusitako falta batean Julen Garcia piboteari txartel gorria atera zien eta bat gutxiagorekin jolastea behartu zion UKE-ri azkeneko minutuetan. Horrela Usurbilek garaipena eramate aprobetxatu zuen bi goleko errentarekin 26-28. Azpimarratzeko Urnieta kiroldegiak eduki zuen gendetza izan zen, 10 bat emateko afizioa, non lehenengo taldearen jokoa eta guztiz ere beraien entregak berriz ere afizioa kiroldegira ekartzeratzen ari da. Urnieta beteranoak esan zuten larunbatean bizitako ambienteak, frontoian jokatzen ziren norgehiagoketan egoten zirenei goatzen zietela.
Beste talde bat markagailu positiboak behar zituenak Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskak ziren, non berdinketa lortu zuten Aialaren aurka Zarautzen jokatutako norgehiagokan 20-20. Norgehiagoka ona jokatu zuten, non 7 segunduren faltan batengatik galtzen zeuden, baloia lapurtzea lortu zuten eta kontra-eraso on batean berdintzea lortu zuten, garaipen zaporekoa.
Urnieta Itxaso Arraindegiko kadete mutilek zaila zeukatzen Elgoibar liderraren aurka jokatzen zuten norgehiagoketarekin, non garaipena aurkitzen zuten hoberenekin sailkatzeko, bain etxeko taldea hobeagoa izan zen saiatu arren markagailua 29-18-koarekin geratu zen, non UKE-koei beraiek zeukaten helburu gabe utziaz.
Garaipen argi batekin esan zien agur Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilek lehenengo faseari, Egiari 24-33 irabaziaz. Azpimarratzekoa norgehiagokara atezain gabe joan zirela eta ate azpian Gorka Miranda jarri zen, hala eta guztiz ere puntuak etxera ekarri zituzten.
Azkenekoak jokatzen Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilak izan ziren Igande goizean jolastu zutela Pako Lloidi zelaian Egia 4-ren aurka, norgehiagoka on bat jolastu zuten Urnietakoek eta markagailu onarekin itzuli 11-27. Txikiak oso onak datozela ematen du eta