U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/03/16] MARTXOAK 14-15 ASTEBURUKO EMAITZAK

GARAIPENA ETA PORROTA ESKUBALOIEKO URNIETA ETA ZARUTZEN ARTEKO NORGEHIAGOKA BIKOITZEAN

 

 

Asteburu honetan UKE-ko senior eta jubenil nesken taldeak Zarautzeko Aialaren aurka jokatzen zuten. Jubenil neskek irabazi egin zuten larunbatean etxean jokatutako norgehiagokan baina seniorren kasuan galdu egin zuten igande goizean Zarautzen jokatutako norgehiagokan.

 

Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskek norgehiagoka zaila espero zuten, non azkeneko jokatutako norgehiagokak bi talde hauen artean oso borrokatuak izan ziren. Lehenengo zatian Urnietarrak defentsa oso indartsua zutela erakutsi zuten baina erasoan trabatuak ari ziren jokatzen eta atearen aurrean huts asko egin zituzten. Norgehiagokaren atsedenaldian 4-6 markagailuaren iritsi ziren. Baina bigarren zatian beste istorio bat izan zen. Beraien betebeharra markagailuari buelta ematea zen, Urnietakoak laneko monoa jarri zuten eta zaletuen animoekin lortu zuten buelta ematea, 10-9 zatiaren erdirako. Azkenean, lapurtze ugariekin, 5-1 defentsa jarri zuten talde gorritxoek eta horrela markagailuaren amaieran 17-10 bukatu zen.

Jubenil taldeko Maider Dorronsorok atera jaurtiketa bi zarauztarren artetik.

 

Lau norgehiagoka jarraian galdu gabe egon eta gero, senior neskek Zarautzen konpromiso zaila zuten, non jende gutxirekin joan ziren norgehiagoka honetara. Hala ere, beste norgehiagokarekin alderatuz hau ederki hasi ziren eta defentsa on batekin 11. minuturaino zero gol jaso zituzten, lehenengo zatia berdintsua izan zen, non defentsa izan zen protagonista. Bigarren zatian Zarauztarrak aulkiko jendeaz aprobetxatu zen eta joko azkarrarekin Urnieta Larrialdiakeko neskei, non jokalari falta sentitu zuen, markagailua 29-15 amaitu zen.

 

Urnieta Adarra Aroztegiko infantil neskak ezin izan zuten ezer egin larunbat goizean Ereintzaren aurka jokatutako norgehiagokan, non fisikoki handiagoak eta indartsuagoak ziren. Ereintzakoak errez irabazi zuten, bana etxekoak ez zuten etsi. Horrela amaieran markagailuan 11-26.

Infantil taldeko Nerea Salaberria, atera jaurtiketan

Jubenil mutilak galdu egin zuten ere Arrasaten jokatutako norgehiagokan 27-25. Bi aldiz jokatu dute aurten Urnieta Guria eta Arrasateren artean, norgehiagoka berdintsuak izan dira,  garaipen bakoitza bi taldeek, baina asteburu honetan Urnieta Guriakok porrotarekin itzuli ziren etxera.

Igande goizean bi norgehiagoka zeuden kiroldegian, non garaipen bat eta berdinketa bat lortu ziren.

 

Garaipena Urnieta Itxaso Arrandegia kadete mutilen partez iritsi zen, non Zumarragako Urolaren aurka 29-25 irabazi zuen. 60 minutuetan hobeagoak izan ziren, baina ez zuten tarte gehiagorekin irabazi zeren eta defentsan pixka bat erlaxatu ziren.

 

Berdinketa Urnieta Kamoxeko kadete neskek lortu zuten Bera-Beraren aurka, non norgehiagoka aspergarri batean azpimarratzekoa bi taldeak izan ziren huts asko egin zituztela. UKE-koek defentsan ondo jolastu zuten baina erasoan azkarregi jolastu zuten eta baloi asko galdu zituzten, horregatik Donostiako taldea bizirik mantendu zen. Norgehiagoka ia eraman zuen Donostiako taldeak baina azkeneko segundoetan Maider Cambrak berdinketaren gola sartu zuen eta berdinketa lortu Jose Manero eta Alex Rodriguesek entrenatzen dituzten neskei.

 

Infantil eta senior taldeek atsedenaldia izan zuten.

 

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa