U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/11/09] AZAROAREN 7-8 ASTEBURUKO EMAITZAK

ESKUBALOIKO SENIOR TALDEEK EZ ZUTEN HUTS EGIN

Bai senior neskek zein mutilek etxean jokatu zituzten partidetan garaile izan ziren.

 

Partida bikaina Urnieta Larrialdiakeko neskena, garaipena eskuratzeko jokalari guztiek golak sartu baitzituzten. Partida etxekoen aldeko 2-3 goleko abantailekin hasi zen baina kanpokoek eskatutako hutsarte baten ostean etxekoek defentsan arazoak izan zituzten eta erasoan ez ziren hasieran bezain fin azaldu. Atsedenaldira 11kako berdinketarekin iritsi ziren. Bigarren zatia lehenengoa bezala hasi zen, UKEkoek markagailuan aurrea hartuz, baina orduan ere eibartarrek emaitzari buelta ematea lortu zuten. Hala ere urnietarrek lanean jarraitu zuten eta emaitza beraien alde izatea lortu zuten defentsa bikain batekin eta horri esker egindako kontraerasoekin. Garaipen hau denboraldiko hirugarrena da eta gorritxoen animoak sendotzeko balio du, Victor Rodriguezen eta David Belverren neskak sailkapeneko erdiko postuetan baitaude.

 

Urnieta Balerdi Harategiko mutilek seriotasunez jokatutako partida batean irabazi zioten igande goizean Ordiziari. Jokin Jimenezen eta Patxi Morandeiraren mutilak sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko puntuak eskuratzeko garrantziaz jakitun atera ziren partidua jokatzera. Aurkaria ustekabean harrapatu zuten 3-2-1eko defentsarekin baina erasoan ez zituzten topatu gola sartzeko aukera garbiak. Hori dela eta, atsedenaldian Ordiziakoak lau gol azpitik ziren (18-14). Bigarren zatian berriz defentsa 6-0ra aldatu zuten urnietarrek eta erasoan gauzak argiago izan zituzten. Azkenean, 35-22 etxekoen alde. Nabarmentzekoa Victor Rodriguez eta Peru Lizaso atezainen lana, gainontzeko taldearen lanarekin batera.

Urnieta Itxaso Arraindegiko kadete mutilek sailkapeneko lehenengo postuan jarraituko dute beste aste batez, Ereintza Bren aurka hasieratik amaierara kontrolatuta eduki zuten partida jokatu ostean. Lehenengo zatian gorritxoek azkar lortu zuten markagailuan aldentzea, atsedenaldira 6 goleko errentarekin iritsiz. Bigarren zatian golen abantaila handitzea lortu zuten defentsa on bati eta kontraerasoei esker, amaierako 30-16ra iritsi arte. Partidu guztian zehar jokalari guztiek minutu dexente jokatu ahal izan zituzten eta golak oso banatuak egon ziren jokalari guztien artean.

Partida lehiatua igande goizean Legazpiko Bikuña kiroldegian jokatutakoa, non Urnieta Kamoxeko bigarren urteko infantil neskek partidu ona jokatu arren ezin izan zuten emaitza ona eskuratu etxekoen alde jardun zuen epailearengatik. Lehenengo zatian 4 goleko berdinketarekin amaitu zuten. Bigarren zatian Urnieta Izaro Laubide baino gehiago zela ikusi zen eta markagailuan aurre hartu zuten (6-8), baina epailearen zenbait erabaki ulertezinek puntuak Legazpin gelditzea ahalbidetu zuten.

 

Bestalde, lehenengo urteko infantil neskek Zarautzeko Aiala C menderatu zuten 24-18. Berriro ere erakutsi zuten talde oso gaztea izan arren denboraldian beraien kategorian zeresan handia emango duen taldea izango dela.

 

 

Gainontzeko emaitzak:

 

Jubenil neskak:  Eibar Eskubaloia 28 Urnieta Quel Abogados 21

Jubenil mutilak:  Hondarribia 30 Urnieta Guria 26

Kadete neskak:  Eibar Eskubalioa 19 Urnieta Adarra Aroztegia 12

Infantil mutilak:  Bidasoa A 32 Urnieta Ñam 27

 

Eskubaloi eskola:

 

Igande goizean Eskubaloi Eskolak denboraldiko bigarren topaketa jokatu zuen, oraingoan Urolako (Zumarraga) Eskubaloi Eskolaren aurka. Bi taldeen arteko topaketan 5 zatiko partidua jokatu zen. Aipatzekoa aurreko partidarekiko, aurten lehenengo aldiz Eskolan dauden umeek jokoan erakutsitako progresioa. Partidari dagokionez, emozioz beteriko amaiera izan zuen, urnietarrek partida berdintzea lortu baitzuten azkeneko unean. Horrela, hurrengo batean Urnietako Eskolak Urolakoari bisita itzultzea falta da.

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa