U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/03/12] ASTE BURUKO PARTIDUAK

UKE-KO ESKUBALOI TALDEENTZAKO JARDUNALDI BERRIA

 

 

UKE-ko eskubaloi taldeek lehiaketako jardunaldi berri bat jokatzen dute asteburu honetan, non horietatik 4 etxean izango dira zaletuen aurrean.

 

Urnieta Adarra Aroztegiko infantil neskak lehenengoak izango dira eta larunbatean 12.00-tatik aurrera jokatuko dute Ereintza A-ren aurka, azken bi emaitza txar ahaztea helburu dutela. Carlos Fierro eta Xabat Salaberriak entrenatutako neskak ez dute erraza izango, zeren eta Oreretako taldea bigarren postuan dago kokatuta.

 

Arratsaldean Urnieta Quel Abogadoseko jubenil nesken txanda izango da, non Zarautzeko Aialaren aurka jokatuko dute arratsaldeko 18.30-tatik aurrera. Federazio txapelketan puntu berdinekin daude biak sailkapenean.

 

Beste talde batek larunbatean jokatuko duena baino etxetik kanpo, Urnieta Guria-ko jubenil mutilak izango dira Arrasaten jokatuko dutela etxeko taldearen aurka arratsaldeko 16.00-tatik aurrera. UKE-koek  federazio txapelketako hirugarren taldeko lidertza defendatuko dute.

 

Iganderako beste bi norgehiagoka ditu Kiroldegian, 10.30-tatik aurrera Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilak jokatuko dute Zumarragako Urolaren aurka.

 

Eta 12.00-tatik aurrera Urnieta Kamox kadete nesken txanda izango da Donostiako Bera-Beraren aurka jokatuko dutela, etxekoak lehenengo doaz sailkapenean eta Donostiarrak bi puntu gutxiagorekin daude, beraz partidu estu eta interesgarri bat espero da.

 

Senior neskak bere partez Zarautzen jokatuko dute Aialaren aurka eguerdiko 12.30-tatik aurrera. Urnieta Larrialdiaren ratxa onak dena ematera joango direla Zarautzeko zelai zailera.

 

Senior mutilak atsedenaldia du asteburu honetan eta Lehenengo Territorialgo liderraren norgehiagoka prestatzen ari da.

 

Infantil mutilen entrenamendua:

 

Hurrengo Aste Santuan UKE-ko eskubaloiko sekzioak Portugaleko Andebolmania Internazionaleko txapelketan hartuko du berriz ere parte. Infantil mutilen kategorian Urnietako jokalari batzuk eta Nafarroako Uharteko jokalariekin joango dira, ezagutzeko eta taldea bereizteko entrenamendu bat antolatu da Urnietako kiroldegian larunbatean 15.30-tatik aurrera.

 

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa